Letra xehe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
5. lerroa:
[[781]]ean, [[Akisgran]]en, [[Yorkeko Ealhwine]] idazlea [[Karlomagno]]ren gortera iritsi zen. Erregeak [[eskola]] bat irekitzeko asmotan ekarri zuen Ealhwine eta, azkenean, hamabost urte eman zituen bertan, karolingiarren berpizkunde kulturalaren bultzatzaile nagusietako bilakatuta. Tarte horretan, besteak beste, [[letra xehe karolingiar]]ra garatu zuen, ordura arte erabiltzen zena baino txikiagoa eta biribilagoa, gaur egun letra xehe etzantzat jo daitekeena<ref name=aa>{{erreferentzia|izena= Nagore |abizena= Irazustabarrena |url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/2115/letra-xehetzen |izenburua= Letra xehetzen |aldizkaria=[[Argia (aldizkaria)|Argia]]|data= 2007-12-16 |postscriptum= CC-BY-SA lizentzia}}</ref>.
 
[[Erroma]]tarrek letra larriz idazten zuten. Letren diseinua [[simetriko]]a zen, [[geometria euklidear]]rean oinarritua. [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]]ren amaierara arte ez ziren hasi [[kurtsiba]] erromatar modura ezagutzen den hizki moldea erabiltzen. Idazkera hori ez zen zabaldu, baina mende batzuk beranduago eragina izango zuen Eanwhilek letra xehe karolingiarra asmatu zuenean.<ref name=aa></ref>.
 
Hala ere, horretarako oinarrizko faktorea [[teknologia]] izan zen. [[Karlomagno]]renKarlomagnoren gortean, aurretik kargatzen ziren [[arkatz]]ak eta garai hartako [[paper]]ik fin eta leunena ([[animalia]] jaioberrien larruz egindako [[Vitela]] papera), erabiltzeko aukera izan zuen Eanwhilek. Idazteko modu errazago hura berehala zabaldu zen kultur maila altuenekoen artean. Baina [[XI. mendea]]n baztertu egin zuten letra minuskula.<ref name=aa></ref>.
 
=== Veneziako Errepublika ===
[[XV. mendea]]n veneziar errenazentistek [[tipografia]] berri bat nahi zuten euren errepublikarako, eta [[Aro Klasikoa]] berpizteko. Horregatik ipini zioten ''lettera antica'' izena, eta horregatik aukeratu zuten kurtsiba erromatarra eredu moduan. Baina izkribu erromatarrak eta karolingiarrak nahastu zituzten, eta azkenean Ealhwinek asmatutako minuskula zabaldu zuten.<ref name=aa></ref>.
 
Hortik aurrera Europa osoan [[letra larri]]ak [[paragrafo]]aren hasiera markatzeko erabiltzen hasi ziren eta testua letra xehez idazten zuten. Eredua aukeratzeko izandako [[akats]]a deskubritu zuten halako batean, baina tipografia horrek zabaltzen jarraitu zuen. Idazteko materiala garestia zen eta letra horrek espazio gutxiago behar zuen; gainera [[esku]]z idazteko askoz azkarragoa zen.<ref name=aa></ref>.
 
[[Inprenta]] iritsi zenean ere abantaila handia eskaintzen zuen ''lettera antica''k, izan ere, [[tinta]] asko aurrezten zen soilik karril erdia erabilita.<ref name=aa></ref>.
 
=== Azken mendeak ===
[[XVIII. mendea]]ren hasieran lehen estilo liburuak sortu ziren. [[Europa]]ko herrialde bakoitzak modu batera erabiltzen zituen letra xeheak eta larriak, eta arauak bateratzeko beharra zegoen. Mende horretan bertan, [[Giambattista Bodoni]]k letra xehea garatu zuen, [[Gracia]] tipografia sortu arte. Horixe izango zen gaur egun erabiltzen diren [[tipografia]] askoren oinarria, besteak beste, [[Times New Roman|Times]] eta [[Garamond]].<ref name=aa></ref>.
 
== Erreferentziak ==