Joe Quimby: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
4. lerroa:
[[Springfield (Simpsondarrak)|Springfield]] udalerriko alkatea da eta [[Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata|Alderdi Demokrata]]ko politikaria. [[Ted Kennedy]] politikariaren parodia omen da eta [[Kennedy familia]]ren hainbat senide politikarietan oinarrituta sortu zuten.
 
Politikari ustelaren estereotipoa da, eta haren ezaugarri eta ahulezia guztiak ditu. Izaera berekoia, inongo eskrupulurik gabea, ustela, bizizalea, parrandazalea, lotsagabea, gonazalea eta putazalea du. Bertako [[mafia]]rekin harremanak ditu, herriko putetxeko ohiko bezeroa da eta bere emaztea etengabe engainatzen du eta, beti emakumez inguratua dago (gehienak emagalduak), politika helburua baino parranda egin eta ongi pasatzeko aitzakia besterik ez du. [[1986]]an lehenbiziko alkate hautatu zutenetik, hurrengo hauteskunde guztietan alkate aukeratua izan da, noski, berak noizbait aitortu duenez azpijokoak, bozka erosketa eta ezkutuko bideak erabiliz.