Dolores Gonzalez Katarain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
30. lerroa:
 
== Bizitza ==
Dolores Gonzalez Katarain —ezagunagoa '''''Yoyes''''' goitizenaz— [[Ordizia]]n jaio zen, [[Gipuzkoa]]n, [[1954]]ko [[maiatzaren 14]]an. Gurasoak Luis González eta Angelita Katarain izan zituen eta 9 seme-alabetatik bigarrena izan zen. Aitaren aldeko aitona [[Leon]]goa zen eta janari-denda jarri zuen herrian, familiaren bizibide bilakatuko zena. Gonzáleztarrak herriaren kanpoaldean zegoen eta amaren familiatik zetorkien etxe batean bizi ziren.
 
 
 
 
 
 
 
Erakunde armatuan [[1970eko hamarkada]]ren hasieran sartu zen, eta bertako zuzendaritza gorenera iritsi. [[Espainiako trantsizioa|Espainiako Trantsizioaren]] garaian, hainbat joera sortu ziren ETAren baitan, jarraitu beharreko bideari zegokionez. Gainera, [[1978]]an [[Batallón Vasco Español]] taldeak Jose Miguel Beñaran Ordeña ''Argala'' etakidea hil zuen, eta ezinegona handitu zuen. Hori guztia zela kausa, ''bide gogorra'' jarraitzeko joera gailendu zen. ''Yoyes'' ildo horrekin ados ez, eta ETAtik ateratzea erabaki zuen.