Dumping: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Dumping''' (ingelesezko ''to dump'' aditzetik: "irauli, bota"), [[Ekonomia]]n eta bereziki [[kanpo merkataritza|nazioarteko merkataritzan]] [[konkurrentzia]]ren aurkako merkataritza-praktika bat da, non herrialde bateko enpresa saltzaile batek bere produktuak kostu-preziotik behera saltzen dituen atzerrian, produktu horien merkatuan lehiakideen sarrera eragotzi edo lehiakide horiei [[merkatu-kuota]] hartzearren<ref>CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/1946/zer-da-dumpinga ''Argia'', 2004-05-30</ref>. Ugaritasun handiegiko garaietan stockei aterabidea emateko praktikatzen da dumpinga, beste lehiakide batzuei merkatuan lekua kentzeko, bai eta kostuak murriztea ahalbidetzen duten produkzio-serieak lortzeko ere.
 
Dumpinga debekatua daukate Merkataritzari eta Aduanako Tarifei buruzko Akordio Nagusiak eta [[Erromako Tratatua]]k. Hala ere, zenbait herrialdek konkurrentzia desleialeko praktika horiek egiten jarraitzen dute eta, eten ezean, lur jota utz ditzakete herrialde bateko giltzarriak diren sektore ekonomiko edo industriala.
 
[[Euskal Herria]]n, askotan izan dugu siderurgiako eta ontzigintzako sektoreetako dumpingaren aditzea, benetan eta larriki erasan baitie gure ekonomian giltzarri izan diren sektore horiei. [[2004]]ean, [[Sestao]]ko [[La Naval ontziola|La Naval]] enpresaren kasua egon zen: etorkizuna kolokan zeukan, ezin baitzuen konkurritu, esate baterako, [[Asia]]ko ontziolekin, batez ere [[Korea]]koekin, hain zuzen ere dumping praktikatzeagatik. Lehenago ere, [[Euskalduna]] ontziola historikoa itxi zuten, garai hartan dumping horren biktima izan baitzen, besteak beste.