Dumping: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Dumping''' (ingelesezko ''to dump'' aditzetik: "irauli, bota"), [[Ekonomia]]n eta bereziki [[kanpo merkataritza|nazioarteko merkataritzan]] [[konkurrentzia]]ren aurkako merkataritza-praktika bat da, non herrialde bateko enpresa saltzaile batek bere produktuak kostu-preziotik behera saltzen dituen atzerrian, produktu hortienhorien merkatuan lehiakideen sarrera eragotzi edo lehiakide horiei [[merkatu-kuota]] hartzearren<ref>CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/1946/zer-da-dumpinga ''Argia'', 2004-05-30</ref>. Ugaritasun handiegiko garaietan stockei aterabidea emateko praktikatzen da dumpinga, beste lehiakide batzuei merkatuan lekua kentzeko, bai eta kostuak murriztea ahalbidetzen duten produkzio-serieak lortzeko ere.
 
Dumpinga debekatua daukate Merkataritzari eta Aduanako Tarifei buruzko Akordio Nagusiak eta [[Erromako Tratatua]]k. Hala ere, zenbait herrialdek konkurrentzia desleialeko praktika horiek egiten jarraitzen dute eta eten ezean, lur jota utz ditzakete herrialde bateko giltzarriak diren sektore ekonomiko edo industriala.