Joana III.a Albretekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
59. lerroa:
Joanak inoiz ez zion uko egin [[Nafarroako Erresuma]]ren batasuna lortzeari eta ahalegin militarrik egin ez bazuen ere, bere agintaldian, Filipe II.a Espainiakoarekin negoziatzen saiatu zen behin eta berriro; bere ahaleginak, ordea, alferrikakoak izan ziren.
 
Joana Nafarroakoa kultura handiko emakumea izan zen. Bere ama [[Margarita Angulemakoa]]ren obrak argitara eman zituen, baita oroitzapenak ere idatzi eta [[Arroxela]]n argitaratu zituen: ''Mémoires, 1563 - 1568'').
 
1572an [[Paris]]en zegoen semearen ezkontza-ituna negoziatzeko. Ezin izan zuen Margarita Frantziakoa protestantismora bilakatu ezta ezkontza ikusi ere, 1572ko ekainaren 9an hil zelako (ezkontza abuztuaren 18an izan zen). Higanotek zabaldutako zurrumurruen arabera, orduan erregeordea zen [[Katalina Medici]]k eraila izan zen, baina autopsiaren arabera [[tuberkulosi]]k jota hil zen<ref>{{Erreferentzia|abizena= Knecht |izena= R. J. |izenburua= Catherine de' Medici |lekua= Londres eta New York|argitaletxea= Longman |urtea= 1998 |isbn= 0-582-08241-2|orrialdea= 151}}</ref>.