Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
1571eko uztailaren 19ko agindu baten bitartez [[kalbinismo]] bere lurraldeen erlijio ofizial moduan ezarri zuen. Baina aurretik ebanjelizazio lan handia egina zuen: 1563an [[Joan Kalbin]]en katixima [[bearnera]]z argitaratu zuen; 1566an [[Ortheze]]n akademia protestante bat eratu zuen; eliz-ordenantza berriak argitararazi zituen eta 1568an [[Arnaud de Salette]]ri ''Psautier de Marot'' bearneraz itzultzea eskatu zion. 1571n eta kalbinismoa zabaltzeko asmoz, erreginak [[Joanes Leizarraga]]ri agindu zion [[Itun Berria]]ren euskarazko itzulpena egiteko, [[Biblia]]ren lehenengo euskarazko itzulpena izango zena.
 
Joanak inoiz ez zion uko egin [[Nafarroako Erresuma]]ren batasuna lortzeari eta ahalegin militarrik egin ez bazuen ere, bere agintaldian, Filipe II.a Espainiakoarekin negoziatzen saiatu zen behin eta berriro; bere ahaleginak, ordea, alferrikalferrikakoak izan ziren.
 
Joana Nafarroakoa kultura handiko emakumea izan zen. Bere ama [[Margarita Angulemakoa]]ren obrak argitara eman zituen eta bere oroitzapen ere idatzi eta [[Arroxela]]n argitaratu zituen: ''Mémoires, 1563 - 1568'').
1.487

edits