Joana III.a Albretekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
55. lerroa:
1569ko martxoaren 12ko [[Jarnaceko gudua]]n protestanteen buruzagia zen Condé hil zenean, Henrike Nafarroakoa buruzagi politiko bilakatu zen, botere militarra [[Gaspard II.a Colignykoa|Coligny almirantearen]] eskuetan izanik. Joana Arroxelako andre bilakatu zen, gai militarretan izan ezik<ref>{{Erreferentzia|izena= Nancy |abizena= Lyman Roelker |izenburua= Jeanne d'Albret, reine de Navarre (1528-1572) |lekua= Paris |argitaletxea= Imprimerie nationale |urtea= 1979| orrialdeak =463 }}</ref>. Nazioarteko harremanez arduratu zen eta, nahiz eta [[Moncontourreko gudua]]n galdu, higanoteen aliantzari eustea lortu zuen. 1569ko abuztuan Montmorency dukearen laguntzari esker bere lurralde guztiak berreskuratu zituen eta alderdikideek hala eskatuta, 1570ean katolikoekin negoziaketan hasi zen. Abuztuaren 8an [[Saint-Germain-en-Layeko Bakea]] sinatu zuten<ref>{{Erreferentzia|izena= Henri |abizena= Martin |izenburua= Histoire de France |liburukia= 9 |edizioa= 4. |lekua= Paris |urtea= 1858 |orrialdea= 270}}</ref>. Hitzarmen honetan protestanteak administrazioan berriz onartzea adostu zen eta, baita, [[Margarita Frantziakoa|Margarita Valoisekoaren]] eta Henrike Borboikoa, [[Vianako Printzea]]ren arteko ezkontza ere. [[1571|Hurrengo urtean]] Joanak Arroxela utzi eta Biarnora itzuli zen. Ituna ondo ez betetzeagatik protesta egin zuen<ref>{{Erreferentzia|izena= Arlette |abizena= Jouanna |izenburua= La Saint-Barthélemy |argitaletxea= Gallimard |urtea= 2007 |orrialdea= 38}}</ref>.
 
1571eko uztailaren 19ko agindu baten bitartez [[kalbinismo]] bere lurraldeen erlijio ofizial moduan ezarri zuen. Baina aurretik ebanjelizazio lan handia egina zuen: 1563an [[Joan Kalbin]]en katekismoakatixima [[bearnera]]z argitaratu zuen; 1566an [[Ortheze]]n akademia protestante bat eratu zuen; eliz-ordenantza berriak argitararazi zituen eta 1568an [[Arnaud de Salette]]ri ''Psautier de Marot'' bearneraz itzultzea eskatu zion. 1571n eta kalbinismoa zabaldu asmoz, erreginak [[Joanes Leizarraga]]ri agindu zion [[Itun Berria]]ren euskarazko itzulpena egiteko, [[Biblia]]ren lehenengo euskarazko itzulpena izango zena.
 
Joanak inoiz ez zion uko egin [[Nafarroako Erresuma]]ren batasuna lortzeari eta ahalegin militarrik egin ez bazuen ere, bere agintaldian, Filipe II.a Espainiakoarekin negoziatzen saiatu zen behin eta berriro; bere ahaleginak, ordea, alferrik izan ziren.