Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
1567ko [[Nimes]]ko katolikoen sarraskiek berriro gerra zibila piztu zuen<ref>{{Erreferentzia|izena= Alphonse |abizena= de Ruble |url= http://www.archive.org/stream/jeannedalbretet00rublgoog#page/n9/mode/2up |izenburua= Jeanne d'Albret et la guerre civile, Suite de Antoine de Bourbon et Jeanne d'Albret |lekua= Paris |argitaletxea= Émile Paul et Guillemin |urtea= 1897}}</ref>. 1568an [[Karlos IX.a Frantziakoa]]k Joanaren lurraldeen konfiskazioa agindu zuen<ref>{{Erreferentzia|izena= David M. |abizena=Bryson |izenburua= Queen Jeanne and the Promised Land : Dynasty, Homeland, Religion and Violence in Sixteenth-Century France |argitaletxea= Brill |bilduam= Brill's Studies in Intellectual History |urtea= 1999}}</ref> eta Biarnon martxoan Antoine de Lomagne Terrideko jaunak matxinotu zen. Uztailean Gabriel de Montgommeryk zuzenduriko kalbindar armadak eremua berreskuratu zuen. Joana protestanteen buru bilakatu eta orduan hamabost urte besterik ez zituen Henrike bere semeari [[Arroxela]]ko setioan parte hartzeko agindu zion<ref>{{Erreferentzia|izena= Pierre |abizena= Miquel |izenburua= Les Guerres de religion, |argitaletxea= Club France Loisirs |urtea= 1980 |isbn= 978-2-7242-0785-9| orrialdea= 245}}</ref>. 1568ko martxoaren 23an sinaturiko [[Longiumeau]]ko itunak bakea ekarri arren, laster hasiko da hirugarren Erlijio Gerra.
 
1569ko martxoaren 12ko [[Jarnaceko gudua]]n protestanteen buruzagia zen Condé hil zenean, Henrike Nafarroakoa buruzagi politiko bilakatu zen, botere militarra [[Gaspard II.a Colignykoa|Coligny almirantearen]] eskuetan izanik. Joana Arroxelako andre bilakatu zen, gai militarretan izan ezik<ref>{{Erreferentzia|izena= Nancy |abizena= Lyman Roelker |izenburua= Jeanne d'Albret, reine de Navarre (1528-1572) |lekua= Paris |argitaletxea= Imprimerie nationale |urtea= 1979| orrialdeak =463 }}</ref>. Nazioarteko harremanez arduratu zen eta, nahiz eta [[Moncontourreko gudua]]n galdu, higanoteen aliantzaaliantzari eustea lortu zuen. 1569ko abuztuan Montmorency dukearen laguntzari esker bere lurralde guztiak berreskuratu zituen eta alderdikideek hala eskatuta, 1570ean katolikoekin negoziaketetan hasi zen. Abuztuaren 8an [[Saint-Germain-en-Layeko Bakea]] sinatu zuten<ref>{{Erreferentzia|izena= Henri |abizena= Martin |izenburua= Histoire de France |liburukia= 9 |edizioa= 4. |lekua= Paris |urtea= 1858 |orrialdea= 270}}</ref>. Hitzarmen honetan protestanteak administrazioan berriz onartzea adostu zen eta, baita, [[Margarita Frantziakoa|Margarita Valoisekoaren]] eta Henrike Borboikoa, [[Vianako Printzea]]ren arteko ezkontza ere. [[1571|Hurrengo urtean]] Joanak Arroxela utzi eta Biarnora itzuli zen. Ituna ondo ez betetzeagatik protesta egin zuen<ref>{{Erreferentzia|izena= Arlette |abizena= Jouanna |izenburua= La Saint-Barthélemy |argitaletxea= Gallimard |urtea= 2007 |orrialdea= 38}}</ref>.
 
1571eko uztailaren 19ko agindu baten bitartez [[kalbinismo]] bere lurraldeen erlijio ofizial moduan ezarri zuen. Baina aurretik ebanjelizazio lan handia egina zuen: 1563an [[Joan Kalbin]]en katekismoa [[bearnera]]z argitaratu zuen; 1566an [[Ortheze]]n akademia protestante bat eratu zuen; eliz-ordenantza berriak argitararazi zituen eta 1568an [[Arnaud de Salette]]ri ''Psautier de Marot'' bearneraz itzultzea eskatu zion. 1571n eta kalbinismoa zabaldu asmoz, erreginak [[Joanes Leizarraga]]ri agindu zion [[Itun Berria]]ren euskarazko itzulpena egiteko, [[Biblia]]ren lehenengo euskarazko itzulpena izango zena.
1.488

edits