Diego de Almagro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
+heriotza data
1. lerroa:
[[Fitxategi:Diego de Almagro.JPG|thumb|alt=|<center>Diego de Almagro]]
 
'''Diego de Almagro''' ([[Almagro (Ciudad Real)|Almagro]], 1475 - [[Cusco]], [[1538]]ko [[uztailaren 8]]a) espainiar konkistatzailea izan zen.
 
[[Pedrarias Dávila|Pedrarías Dávilaren]] agindupean [[Panama]]ko okupazio ekinaldietan esku hartu zuen (1514). [[Pascual Andagoiakoa|Pascual de Andagoyak]] ''«[[El Dorado]]»'' lurraldearen berri zabaldu zuenean, Almagrok eta [[Francisco Pizarro|Pizarrok]] elkarte bat moldatu zuten hegoaldean espedizioak antolatzeko. Pizarrok, 1530ean abiaturik, inken inperioa beretu zuen. 1533an Almagro Pizarrorekin batu zen [[Cajamarca]]n, beronen eskuetatik [[Atahualpa]]ren altxorretik zegokion partea hartuz; elkarrekin Cuscora abiatu eta hiria hartu zuten. Espedizio bat antolatu zuen egun [[Txile]] den lurraldera, baina ondorio onik gabe. Lurralde zatiketa berri baten arabera Nueva Toledo zeritzana egokitu zitzaion, baina ez zegoen garbi Cusco haren barne aurkitzen zen, ala Pizarrori egokituriko Nueva Castillan. Handik aurrera gerra piztu zen bien artean. Hasieran, Almagroren aldekoek Pizarro anaiak garaitu zituzten [[Abancay]]n (1537) eta haietako bi, Hernando eta Gonzalo, preso hartu zituen. Almagrok arartekotza onartu zuen, baina Pizarrotarrek ez zuten bete. [[Salinasko gudua]]n (1538ko apirila) Almagro garaitua eta atxilotua izan zen eta handik bi hilabetera hil zuten.