Girolamo Savonarola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketak
+jaiotza eta heriotza datak
2. lerroa:
 
 
'''Girolamo Savonarola''' ([[Ferrara]], [[Italia]], [[1452]]ko [[irailaren 21]]a - [[Florentzia]], Italia, [[1498]]ko [[maiatzaren 23]]a) [[predikari]]a izan zen. [[Predikatzaileen Ordena|Domingotar]] fraidea zen, eta 1491. urtean [[Florentzia]]ko San Marcos komentuko priore egin zuten.
 
Oihartzun handia izan zuten Florentziako predikuek: [[bekatu]]ez damutzeko eskatzen zien biztanleei, eta [[Ziro II.a Handia|Ziro]] berri baten etorrera iragartzen. [[Karlos VIII.a Frantziakoa|Karlos VIII.a Frantziako]] erregeak Italiako hiriak okupatu ondoren (1494), buruzagi nagusi geratu zen Florentzian, eta [[teokrazia]]n oinarrituriko gobernu bat ezarri zuen hiri hartan. Guztiz berritu zituen [[konstituzio]]a, ekonomia eta justizia erakundeak, eta eguneroko ohiturak aldatzen saiatu zen (jai eta ospakizun [[profano]]ak debekatu zituen). Haren jokaera zuhur irmoak florentziarren banaketa ekarri, eta hiritarrak bitan banatu zituen: ''arrabbiati'' («errabiatuak», haren etsaiak) eta ''piagnoni'' («negartiak» haren aldekoak).