J'accuse…!: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:J'accuse.jpg|thumb|right|450px|''[[L'Aurore]]'' egunkarian eskutitza.]]
{{izenburu etzana}}
'''''J'accuse…!''''' ([[euskara]]z ''Salatzen dut...!'') [[Emile Zola]] idazleak ''[[L'Aurore]]'' egunkarian [[1898]]ko [[urtarrilaren 13]]an idatzi zuen [[eskutitz]] bat izan zen.
 
7 ⟶ 8 lerroa:
== Alfred Dreyfus ==
{{sakontzeko|Dreyfus afera}}
[[1894]]an [[Frantzia]]ko Inteligentzia Zerbitzuak [[Alemania]]ko [[enbaxada]]ren [[zakarrontzi]] batean dokumentu sekretuen bidalketa frogatzen zuen eskutitza aurkitu zuen. Giro antisemitiko gero eta zabalduago hartan, antzekotasun [[Kaligrafia|kaligrafiko]] txiki bat nahikoa izan zen ikerketak Dreyfus judua erruduntzat jo zezan. Dreyfus [[urriaren 15]]ean izan zen atxilotua; [[Cherche-Midi]]ko espetxean gerra kontseilua egin zioten; [[abenduaren 22]]an traizioagatik kondenatu zuten eta, ondorioz, [[1895]]eko [[urtarrilaren 5]]ean ejerzitotikarmadatik egotzi eta [[Deabruaren Uhartea|Deabruaren Uhartera]] (Frantziako [[Guiana]]) deportatu zuten bizi guztirako.<ref name=aa></ref>.
 
Prozesuaren irregulartasunak ikusita, kasua ikertzen jarraitu zuten Dreyfusen aldekoek. Gainera [[1895]]ean bertan [[Alemania]]k dokumentuak jasotzen jarraitzen zuela frogatu ahal izan zuten. Berehala ondorioztatu zuten filtrazioak Ferdinand Walsin Esterhazyk egiten zituela, baina [[armada]] kontrolpean zuen eskuin muturrari esker errugabetzat jo zuten. Dreyfusen aldeko eta kontrakoak baziren lehenago ere, baina Zolak artikulua idatzi zuenean hasi zen [[gizarte]]aren benetako zatiketa. Dreyfusarden artean [[liberal]]ak ziren nagusi: Zola bera, [[Georges Clemenceau]], [[Jean Jaurès]], [[Anatole France]]... Boterean zegoen eskuinak berriz kapitainaren aurkako jarrera hartu zuen. [[Emile Zola]] difamazioagatik akusatu zuten eta urtebeteko espetxe zigorra eta 7.500 [[Frantziar libera|liberako]] [[isun]]a ezarri zizkioten. [[Londres]]era alde egin zuen idazle naturalistak.<ref name=aa></ref>.
 
[[Erbeste]]tik bueltan, [[1902]]ko [[irailaren 29]]an [[tximinia]]ko keak itota hil zen; dirudienez eta frogarik inoiz azaldu ez bazen ere, ez zen istripua izan eta Dreyfusen aurkakoen eskua ikusi zuten askok gertakizun hartan. Baina [[eskutitz]]ak piztutako metxak bere bidea egin zuen, kapitain presoarean aldeko kanpaina indartuz, eta [[1906]]ko [[uztail]]ean, azkenean, Dreyfus errugabetzat jo zuten, armadan onartu zuten berriro, baita Ohorezko Legioa eskaini ere.<ref name=aa></ref>.
 
== ''J'accuse…!''en erabilera geroztik ==
Ordutik izenburu bereko artikulu mordoa argitaratu da eta esaldia hainbat bidegabekeria salatzeko erabili dute. [[18/98+ auzia]]n ere erabili izan zen.<ref name=aa></ref>.
 
== Erreferentziak ==
20 ⟶ 21 lerroa:
 
[[Kategoria:1898]]
[[Kategoria:Frantziako Hirugarren Errepublika]]