C hepatitis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
42. lerroa:
Gaur egun ez dago C hepatitisaren aurkako [[txerto]]rik. Prebentzio-neurriak odolaren bidezko kutsapena ekiditera zuzendu behar dira.
 
Orain dela gutxi arte gaitzaren tratamendua [[interferoi]]aren erabilpenean zetzan, beste botika [[antibiriko]] batekin ([[erribabirina]], adibidez) konbinatuta. Tratamenduak arrakasta zuen kasu batzuetan (birus [[patogeno]]a deusestatuz), baina beste kasu askotan birusa ez zen organismotik desagertzen, eta [[albo-ondorio]]ak oso txarrak ziren.
 
2014an botika berri bat agertu zen, [[sofosbubir]] izenekoa. Interferoiaren aldean, askoz eraginkorragoa da eta albo-ondorio gutxiago ditu. Erribabirina edo [[ledipasbir]]rarekin konbinatuta, C hepatitisaren genotipo guztien aurka eraginkorra da. Oso garestia denez, bere erabilera mugatua da,. eta orain arte (2016an) gibela oso kaltetuta dutenei besterik ez zaie ematen <ref> [http://asscat-hepatitis.org/tratamiento-hepatitis-c/nuevas-estrategias-investigacion-nuevos-farmacos-contra-hepatitis-c/ Nuevos fármacos y nuevas estrategias para el tratamiento de la hepatitis C] Associació catalana de malalts d'hepatitis </ref>
 
Gibeleko [[transplante]]a zen azken aukera zirrosi edo gibeleko minbizitik gertu zeudenentzat. Sofosbubir eta azken belaunaldiko [[Antibiriko|botika antibirikoenantibiriko]]en agerpenak ([[Paritaprebir]], [[Elbasbir]]...) transplanteen kopurua nabarmen gutxituko du datozen urteetan.
 
 
 
== Erreferentziak ==