C hepatitis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
27. lerroa:
 
Higienerik gabe egindako piercing eta tatuajeak, eta [[akupuntura]]n erabilitako orratz kutsatuak ere C hepatitisaren jatorrian egon daitezke.
 
== Sintoma klinikoak ==
 
Odolaren bidez birusa gibelera iristen da eta bertan [[hepatozito]]ak kaltetzen ditu. Infektatuen gehiengoak hasieran ez du inongo sintomarik. Birusaren eramaileak dira eta odolaren bidez beste pertsona batzuk kutsa ditzakete, baina asintomatikoak daudenez ez dira arrisku horretaz ohartzen.
 
Infektatutako gizabanako gutxi batzuek nekea, goragaleak, pisu-galera eta [[ikterizia]]rik gabeko [[hepatitis]]aren ohiko sintomak ere dituzte <ref> [https://books.google.ca/books?id=6G7mff5DnBQC&pg=PA4&hl=es#v=onepage&q&f=false Chronic Hepatitis C Virus Advances in Treatment, Promise for the Future] Springer Verlag. 2011. p. 4 </ref> baina -esan bezala- gehienek ez dute inongo sintomarik garatzen. Azken hauengan gaitza antzematen da [[odol-analisi]] arrunt batean ([[transaminasa]]k eta beste entzima hepatikoen balioak aztertuz).
 
Gaixo gutxi batzuen [[immunitate-sistema]]k birusa deusestatzen du, baina infektatuen %80ak hepatitis kronikoa garatuko du. Birusak urte askotan gibela kaltetzen du, eta epe aldakor batean (10-30 urte) [[zirrosi]]a eta [[gibeleko minbizi]]a eragin dezake. Gibela oso kaltetuta dagoenean, sintomak nabariagoak dira: nekea, [[sukar]]ra, goragaleak, [[ikterizia]], sabelmina....
 
Gaitzaren progresio-erritmoa adina, sexua, osasun-egoera eta bizimoduarekin oso lotuta dago.
 
C hepatitisaren diagnostikoa teknika serologikoen bidez egin daiteke (birusaren aurkako [[antigorputz]]ak antzematen, [[ELISA]]ren bitartez, esaterako). Proba serologikoak positiboak direnean, [[PCR]] teknika erabiliz birusaren genoma detektatu daiteke, eta -horretaz gain- birus-karga eta genotipoa ere zehaztu <ref> [http://www.svmfyc.org/fichas/f048/ficha048.pdf ''Como interpretar las pruebas de serología hepática''.] Sociedad Valenciana de Medicina Familiar y Comunitaria, 2008.</ref>
 
== Tratamendua ==