Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
13. lerroa:
1789ko eskubideen adierazpenaren helburua sistema politiko berri baten abiapuntua ezartzea zen. Adierazpena onartu baino aste batzuk lehenago, 1789ko abuztuaren 4an, [[feudalismo]]aren eta [[Antzinako Erregimena]]ren abolizioa dekretatu zuen Biltzar Nazionalak. Beraz aurrerantzean ordena berri bat hasiko zen, eta ordena horren oinarriak ezagutarazteko idatzi zen eskubideen adierazpena. Horregatik, adierazpenean abolitu berri zen Antzinako Erregimeneko hainbat printzipiori kontrapuntua ematen zitzaien: jaiotzazko pribilegioen lekuan gizon guztien askatasun eta berdintasuna aldarrikatzen zuen (1. art.), erregearen subiranotasunaren ordez nazioaren subiranotasuna adierazten zuen (3. art.), etab.
 
Adierazpenak seinalaturiko eskubideen artean aipagarrienak askatasuna, segurtasuna, jabetza, adierazpen askatasuna eta zapalkuntzaren aurreko erresistentzia ziren. Gaur egun orokorrak diren beste zenbait eskubide, aldiz, testuak ez zituen jasotzen. Nabarmentzekoa da, adibidez, ez zela esklabismoa abolitzen, ez eta gizon-emakumeen arteko berdintasuna onartzen ere. Gabezia horiek hor egonda ere, 1789ko adierazpena giza eskubideen aitorpen bidean mugarri garrantzitsutzat hartzen da. Ein handi batean, gaur egun munduko [[estatu]] gehien gehienek [[de jure]] onartzen duten [[Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala]]ren oinarria da.
 
== Kanpo loturak ==