Gontzal Mendibil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t 88.18.21.203 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aihotz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Lotura:Kapitalismoak
25. lerroa:
1974an, 18 urte zituela, oholtzara atera zen lehenbiziko aldiz Gontzal Mendibil (Zeanuri, Bizkaia, 1956). Gitarra, txistua eta soinua jotzen zituen ordurako, eta elizako koruan abesten zuen. Kantari moduan bere ibilbideko lehen urratsak Xabier Castillo Miota Xeberri durangarrarekin egin zituen, eta batik bat [[Eusko abertzaletasun|abertzaletasun]]ari kantatzen zioten, eta herri mugimenduari; izan ere, [[Euskal Kantagintza Berria]]rekin identifikatzen zuten beren burua.
 
Giro horretan, beren lehen diskoa argitaratu zuten 1976an, [[Zaurietatik dario]] ([[IZ]]) izenekoa. «Kapitalismoak dakarren / katai ta zapalketa / izan dadila guretzat / indar askatzailea» eta halako letrak zituen lehen disko hark. "[[Kapitalismoak]]" abestia Jesus Mari Markiegik idatzia bazen ere, kantu gehienak [[Bittor Kapanaga]]renak ziren. Mendibilekin eta Xeberrirekin batera, Carlos Montero gitarristak, Asier Loroño pianistak, Jose Oliver flauta jotzaileak eta E. Duarte perkusionistak parte hartu zuten Madrilgo Regson estudioan grabatu zuten disko hartan. Urte eta erdiz Xeberrirekin aritu zen Mendibil, eta 200 kontzertutik gora eskaini zituzten, «Francoren heriotzaren esperoa arinago eginez»; baina 1976. urtea aldera, bakoitzak bere bideari ekin zion.
 
Bakarkako lehen diskoa 1978an argitaratu zuen Gontzal Mendibilek: [[Argitze garaian egunsentiari agur]] (IZ). [[Jon Lopategi]], [[Bittor Kapanaga]], [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzon]] eta [[Bertolt Brecht]]en hitzez gain, berak idatziriko lau bat abesti kantatzen zituen bakarkako diskoan Mendibilek. Musikari taldea ere lehen diskotik oso bestelakoa zen: Karlos Laporta Segarra, Begoña Agirre, Aingeru Bergizes eta Karmelo Sarrionandia izan zituen lagun.