Nafarroako Ikurren Legea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
13. lerroa:
Hori ikusirik eta Ikurrina jartzen zuten udaletxeek zeuden lege hutsuneez baliatu ez zitezen, [[2003]]an [[Nafarroako Parlamentua]]n [[UPN]] alderdiak Nafarroako Ikurren Lege berria porposamena aurkeztu<ref>Nafarroako 24/2003 foru legea, 2003ko apirilaren 4koa, Nafarroako sinboloei buruzkoa. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren [http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2003/45/boletin.pdf 45. zenbakian] argitaratua, 2003ko apirilaren 11n (ikus 3507-3509. orrialdeak).</ref> eta [[2003]]ko [[apirilaren 4]]ean gehiengoa zuten [[UPN]], [[PSN]] eta [[Nafarroako Demokraten Elkargunea|CDN]] alderdien aldeko bozkekin onartu zen. Lege berri horrek berariaz debekatzen du ikurrina erakunde publikoetan agertzea (Iñigo Zabalza Landa abokatuaren ustez, ''ad hoc'' lege bat da, nabarrismo ofizialak onartzen ez dituen ikurrei atxikipena agertzearen aurkakoa<ref>Iñigo Zabalza Landa: [http://dialnet.unirioja.es/servlet/fichero_articulo?codigo=3092429&orden=0 «Símbolos en Navarra. Derecho y política identitaria»], ''Hermes: pentsamendu eta historia aldizkaria'', ISSN 1578-0058, 31. zenbakia, 2009, 48-52. orrialdeak.</ref>), erakunde horiek Euskal Autonomia Erkidegokoak ez baizik Nafarroakoak direla argudiatuz. Horrek Nafarroan protesta ugari eragin ditu, legearen onartzaileak entzungogor eginez.
 
==== Frankismoaren ikurrak eta monumentuekiko epelkeria ====
Bestalde, [[1993]]ko Ikurren Lege honen arabera Nafarroako Foru Erkidegoan urte beteko epearen barnean [[frankismo]]aren ikur eta monumentuak desagertarazi behar zirela ere bazioen, baina neurri hau Ikurrinaren aurkakoa ez bezala, ez zen inoiz serioski bete izan, horren adibide garbia, Iruñea hirian dauden [[Eroritakoen monumentua (Iruñea)|Eroritakoen monumentua]], [[Rodeznoko Kondearen plaza]] edota [[Imaz Anaiak kalea (Iruñea)|Imaz Anaiak kalea]], biak ere frankisten omenez izena daramaten monumentua eta kalea. Frankismoaren eraikin edo monumentuak monumentu edo eraikin historiko-artistikoen gisa zerrendatuak edota izendatuak baleudeke, legeak haien izenak ordezkatuak izatera derrigortzen zuen, eta haien mantentzearen ardura [[Vianako Printzea Erakundea]]ren esku egotera pasatu beharko litzateke.