Sprachbund: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Sprachbund''' ('hizkuntza federazioa' alemanez) edo '''hizkuntz eremua''' geografikoki gertu egoteagatik edota hizkuntz ukipenagatik (eta ez elk...»
 
1. lerroa:
{{lang|de|'''Sprachbund'''}} ('hizkuntza federazioa' [[aleman|alemanez]]) edo '''hizkuntz eremua''' geografikoki gertu egoteagatik edota [[hizkuntz ukipen|hizkuntz ukipenagatik]] (eta ez elkarrekin genetikoki lotuta egoteagatik) ezaugarriak partekatzen dituzten hizkuntzen taldea da. Genetikoki lotuta ez dauden hizkuntzak izan daitezke, edota urrungo lotura genetikoa baino ez dutenak.
 
Sprachbundaren adibide ezagunak dira [[Balkanak|Balkanetako]] hizkuntzak ([[albaniera]], [[bulgariera]] eta [[errumaniera]]) eta [[Indiako azpikontinentea|Indiako azpikontinenteko]] hizkuntzak (artean zenbait [[dravidiar hizkuntzak|dravidiar]] eta [[indoirandar hizkuntzak|indoirandar]] hizkuntza), besteak beste.
 
Euskara batzuetan [[Standard Average European]] (SAE) delakoan sartu izan da. SAE-ren partaide petoak [[hizkuntza erromantzeak|erromantzeak]] ([[frantsesa]], [[gaskoiera]], [[gaztelania]], etab.) eta mendebaldeko [[germaniar hizkuntzak|hizkuntza germaniarrak]] ([[alemana]], [[ingelesa]], [[nederlandera]], etab.) dira. Adibidez, uste izatekoa da Erdi Aroan euskaraz artikulua sortu izana SAE-ren eraginari zor zaiola,<ref>https://addi.ehu.es/handle/10810/15848 {{erreferentzia|egile1-lotura=Julen Manterola|abizena= Manterola |izena= Julen |urtea= 2015 |izenburua= Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak |url=https://addi.ehu.es/handle/10810/15848}} </ref> taldeko hainbat hizkuntzatan garai bertsuan sortu baitzen.<ref>{{erreferentzia|abizena= Haspelmath, |izena= Martin, |urtea= 2001, “The|izenburua= The European linguistic area: Standard Average European”.European |editorea= M. Haspelmath, E. König, W. Oesterreicher and& W. Raible, ''|bilduma= Language Typology and Language Universals: An International Handbook,|lekua= Berlin/New York:|argitaletxea= Walter de Gruyter, |orrialdea= 1492–1510.}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
[[Kategoria:Alemanezko hitzak eta esaldiak]]
[[Kategoria:Hizkuntzalaritza historikoa]]