Pablo Artxanko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
24. lerroa:
[[Eusko Ikaskuntza]]k egindako [[Euskal Estatuaren Estatuto Orokor]]raren bultzatzailea izan zen, [[1931]].ean. Garai hartan udaletxeak deseginda zeuden [[Primo de Riveraren diktadura]] eta gero, eta batzar gestorak zeuden udaletxeen buruan. Artxanko lanean aritu zen nafar udaletxeen gestorek [[1932]]ko Iruñeako batzar erabakigarria atzeratzen Euskal Estatutoaren aldeko indar gehiago bildu ahal izateko.
 
[[36ko gerra]] hasterakoan faxistek atxilotu zuten, baina ihes egitea lortu zuen eta [[Ipar Euskal Herri]]raino heldu zen [[muga]] zeharkatuz. [[Baiona]]n denboraldi labur batez egon zen, eta bertako institutoaren irakaslea izan zen. Tarnosen ere bizi izan zen gero baina azkenean 1938ko azaroan, Hego euskal Herria jada erabat faxisten eskuetan erorita, [[Ramón Aldasoro]], [[Santiago Cunchillos]] eta [[Isaac Lopez Mendizabal]]ekin batera Buenos Airesera erbesteratu zen. Bertan Euskal Ordezkaritza osatu zuten. Artxanko bere famili osoarekin erbesteratu zen, Araceli Arbizu emaztea eta Miren, Matxalen, Jon eta amaia seme alabekin.
 
== Bibliografia ==