Veronica Guerin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Biografia infotaula oinarria | izena = Veronica Guerin | irudia = | zabalera = | oina = | izen osoa = Veronica Guerin | ezizena = | jaiotza data = 1958ko uztailaren 5...»
(Ez dago alderik)

09:02, 26 martxoa 2016ko berrikusketa

Veronica Guerin
Datu pertsonalak
Izen osoa Veronica Guerin
Jaio 1958ko uztailaren 5a
Irlanda Dublin
(Irlandako Errepublika)
Hil 1996ko ekainaren 26a
(37 urte)
Irlanda Naas Dual Carriageway
Newlands Cross, Dublingo konderria
(Irlandako Errepublika)

Veronica Guerin (1958ko uztailaren 5a, Dublin - 1996ko ekainaren 26a, Naas Dual Carriageway, Newlands Cross, Dublingo konderria) irlandar kazetari bat izan zen.

Biografia

 
Veronica Guerinen irudia Dublingo gazteluaren lorategietan.

Sunday Business Post eta Sunday Tribune egunkarietan lan egin ondoren, 1994ean Sunday Independent egunkarian lanean hasi eta irlandar krimen antolatuaren munduko taldeei buruzko ikerketari ekin zion, horretarako ezizenak erabiliz. Bere ikerketen ondorioz irlandar mafia buruzagien heriotz mehatxu ugari jaso zituen, bai bera nahiz bere senideen aurkakoak, batez ere. Bere ikerketen gaien artean Martin Cahill irlandar mafia buruzagiaren heriotza, irlandar mafiaren eta droga trafikoaren arteko loturak (batez ere Gerry "The Monk" Hutch mafiaburuaren taldearenak), bai eta IRAren inguruko ekintzak egon ziren. Guzti honek etsai ugari ekarri zizkion.

1995eko irailaren 13an Guerinek elkarrizketatzen saiatu zen John Gilligan irlandar mafiagizonak jo egin zuen. Gerora, buruzagi berberak Guerini bere semea bahitu eta bortxatuko zuelako mehatxua luzatu zion.

1996ko ekainaren 26an Dublin inguruko autobide bateko bidegurutzean Veronica Guerin bere autoa gidatzen zihoala bere atzetik motoan jarraika zituen bi gizon autoaren parean jarri eta tiroz erail zuten. Ordurako Guerinek irlandar mafiari buruzko liburu bat argitaratzeko asmoa zuen.

Zinema

2003an bere bizitzan oinarritutako Veronica Guerin filma estreinatu zen, irlandar kazetaria Cate Blanchett aktoreak antzeztu zuen.