Glukoneogenesi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
glukogenesi hitzari a artikulua erantsi
5. lerroa:
Organismo [[autotrofo]]ek glukosaren sintesia, jakina denez, [[fotosintesi]] eta [[Calvin zikloa]]ren bidez burutzen dute. [[Heterotrofo]]engan glukosaren sintesia ez da autotrofoengan bezain funtsezkoa, dietaren bidez hartzen baitute. Horretaz gain, heterotrofoek glukosaren erreserba bat dute ([[glukogeno]] moduan), glukosaren eskaera asetzen duena. Organismoak glukosa asko behar duenean (ariketa fisikoan, esaterako) [[gibel]]eko glukogenoa hidrolizatzen du. Aparteko egoera batzuetan, hala ere, ohiko glukosa kantitatea ez da nahikoa izaten eta organismoak glukoneogenesiaren bidez glukosa sintetizatu behar du (baraualdian, esaterako).
 
Animaliengan glukoneogenesi edo glukosaren sintesiaren ostean [[glukogenesi|glukogenesia]] dator (glukogenoaren sintesia).
 
Autotrofoen aldean, heterotrofoek ez dute CO<sub>2</sub> eta H<sub>2</sub>O molekuletatik glukosa sortzen, molekula organiko txiki batzuetatik baizik ([[aminoazido]]ak, [[azido pirubiko|pirubatoa]], [[azetil-CoA]], [[oxalazetato]]a...). Pirubatoa abiapuntu moduan erabiltzen duen glukoneogenesia da garrantzitsuena: bide horretan glukosa sortzen da [[glukolisi]]aren alderantiziko bide batetik, nahiz eta urrats batzuetan bi bide metaboliko horiek berdinak ez izan.