Maximiliano I.a Habsburgokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
37. lerroa:
[[Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Frederiko III.aren]] eta [[Leonor Trastamarakoa]]ren semea zen. [[Borgoinako dukerria|Borgoinako etxeko]] oinordekoarekin, hots, [[Karlos Izukaitza]]ren alaba [[Maria Borgoinakoa]]rekin, ezkondu zen [[Gante]]n<ref name=brit>[http://www.luminarium.org/encyclopedia/emperormaximilian.htm Maximilian I] Encyclopædia Britannica, 11th Ed. Vol XVII. Cambridge: Cambridge University Press, 1910. 923. Luminarium.org</ref>. Ezkontza horren bidez, [[Herbehereak]] eta [[Franche-Comté|Franko Konderria]] eskuratu zituen; [[Borgoinako dukerria]] eta [[Pikardia]], berriz, frantziarren esku geratu ziren<ref name=mcn>[http://www.mcnbiografias.com/app-bio/do/show?key=maximiliano-i-emperador-del-sacro-imperio Maximiliano I, emperador del Sacro Imperio (1459-1519)] Mcnbiografias.com</ref>. Maximiliano eta Mariak bi seme-alaba izan zituzten: [[Filipe I.a Gaztelakoa]] ([[1478]]-[[1506]]) eta [[Margarita Austriakoa]] ([[1480]]-[[1530]]). Maria [[1482]]an hil zen.
 
[[Fitxategi:Peter Paul Rubens 120b.jpg|thumb|left|<small>Maximiliano I.a, armadura jantzita</small>]]
 
[[1490]]ean [[Ana Bretainiakoa]]rekin ezkondu zen ahalordez. Ezkontza horren ondorioz Erromatarren erregina titulua hartu zuen Anak. Ondorio larriak ekarri zituen elkartze horrek, Frantziako erregeak ez baitzuen bere onarpena eman, eta frantsesek probokaziotzat jo zuten. Aurrerago, ezkontza baliogabetua izan ostean, Ana [[Karlos VIII.a Frantziakoa]]rekin ezkondu zen. [[1494]]an, Maximiliano [[Blanka Maria Sforza]]rekin ezkondu zen.