«Sirusho»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 4 urte
t
Hala ere, 2012ko gabonetan -abenduaren 10an, zehazki- argitara eman zen Sirushoren gaur egun arteko arrakasta handiena: "PreGomesh" ("ՊռեԳոմեշ"; euskal grafiaz, "PreGomex"; euskaraz, "ArreBufalo"). Egun bat lehenago, abeslariak Facebookeko horman [[Komitas]] artistak XX. mendearen hasieran bildutako "Lorva gutanerg" armeniar folk abestiaren eragina zuen kanta bat grabatu zuela jakinarazi zuen. Sortutako jakinmina ondorengo esaldiak jarraitu zion<ref>[http://www.1in.am/arm/armenia_arts_142020.html|accessdate=28 Սիրուշոն ներկայացրեց "ՊռեԳոմեշ" երգի տեսահոլովակը] ''1in.am''. 2012.12.15</ref>: "Bizitzak inspirazio aukerak eskaintzen dizkigu ematen dugun urrats bakoitzeko, gutxi behar da hauek antzemateko."
 
Poparen eta armeniar folk musikaren arteko emaitza den abestiak arrakasta itzela izan du. Single dantzagarria armeniar herriaren aldeko aldarria da, eta bufalo animalia hain zuzen ere, etnia honen irudikapena da. Musika bideoak ere zabalkunde handia izan du eta nazioartean gehien ikusi den armenierazko bideoetako bat da; guztira, hirubost milioi bisita baino gehiago izan du YouTuben. "PreGomesh" abestiak izan duen harrera onari esker, Sirusho Monte-Carlon ospatu zen 2014ko [[World Music Awards]]eko hiru sari jasotzeko izendatua izan zen: abesti onena, musika bideo onena eta emakumezko abeslari onena<ref name=Bibliografia3 />. Nazioarteko sariak eskuratu ez bazituen ere, Armeniar Abeslari Onenaren, Armeniar Abesti Onenaren eta Armeniar Musika Bideo Onenaren garaikurrak lortu zituen.
 
Azken urtean, "PreGomesh" ondoren, beste hiru single argitaratu ditu Sirushok. Bata, [[Sákis Rouvás]] greziar artistarekin kolaborazioan eginiko "See", Grezian, Turkian, Zipren eta Armenian entzuna izan dena, eta iaz kaleratutako "Antarber Ashkharh" ("Անտարբեր Աշխարհ") balada eta "Tariner", [[Harout Pamboukjian]] musikariarekin batera<ref>[http://wiwibloggs.com/2014/03/18/armenia-sirusho-antarber-ashkarh/43245/# "Sirusho releases Antarber Ashkharh"] Wiwibloggs. 2014.05.16</ref>.
10.823

edits