Medici: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
186.124.4.34 (eztabaida) wikilariaren 5416441 berrikuspena desegin da
1. lerroa:
[[Fitxategi:StemmaCoat deiof arms of the House of de' Medici.png|thumb|right|200px]]
'''Medici''', [[Florentzia]]n, [[XV. mende]]tik [[1737]] arte, aginpidean egon zen [[Italia]]ko familia izan zen. Oso aberats egin ziren merkatari eta bankari lanen bidez, eta ezkontza bitartez Europako familia nagusietako kide egin ziren; Medicitarrak izan ziren hiru aita santu ([[Leon X.a]], [[Klemente VII.a]] eta [[Leon IX.a]]) eta [[Frantziako Erresuma|Frantziako]] bi erregina ([[Katalina Medici|Katalina]] eta [[Maria Medici|Maria]]). 1532 arte Florentziako demokraziari eutsi bazioten ere, Medicitarrek kontrolatzen zuten gobernua, nahiz eta kargu ofizialik izan ez. Florentziatik erbesteratu behar izan zuten [[1433]]-[[1434]], [[1494]]-[[1512]] eta [[1527]]-[[1530]] urteetan. Babes handia eman zieten artistei, [[Pizkundea]] abiarazten lagundu zuten eta, era horretan, Florentzia Europako kultura zentro egin zuten{{lur erref}}.