Joan Mari Irigoien: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
18. lerroa:
Nahiz eta ingeniaritza ikasi, ez du arlo horretan jardun. [[Real Sociedad B|Errealaren bigarren taldeko]] jokalaria izan zen gaztetan, eta gazte zelarik ere aldi baterako [[Venezuela]]ra joan zen. Bertan Hego Amerikako literatura ([[Ernesto Sabato|Sabato]], [[Gabriel García Márquez|García Márquez]], [[Mario Benedetti|Benedetti]]...) ezagutzeko aukera izan zuen. Handik bueltan, [[Egin (egunkaria)|Egin]] egunkarian zuzentzaile aritu zen. Irakasle ere ibilia da, eta [[Euskal Irrati Telebista|ETBrako]] hainbat lan egindakoa.<ref>[http://www.idazleak.org/idazleak/idazlea.php?idazle_id=128 Joan Mari Irigoien, Euskal Idazleen Elkartearen atarian.]</ref>.
 
Lanik ezagunenak ''[[Babilonia (Irigoienliburua)|Babilonia]]'' eta ''[[Lur bat haratago]]'' [[eleberri]]ak dira, azken hau izanda [[euskara]]z idatziriko fikziozko libururik luzeenetakoa. [[Imanol Irigoien|Imanol]] anaia ere idazlea da. Joan Mari Irigoein hogeita lau urtez idazle profesional moduan aritu zen [[Elkar]] argitaletxearen eskutik. 2013ko urrian, ordea, osasun arazoak zirela eta, erretiroa hartu zuen: Irigoienek [[esklerosi]] gaitza pairatzen du eta horrek urtetan izan duen jarduna gutxitzera behartu du. Hala ere, poesia lantzen jarraitzen du.<ref>''Igandeko Berria'', 2014ko ekainaren 29.</ref>
 
== Lanak ==
=== Nobela ===
* ''[[Oilarraren promesa]]'' ([[1973]], ''Gero'')