Amaiur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
26. lerroa:
 
== Historia ==
Herriaren lehenbiziko aipamena [[1095]]ekoa da. [[Amaiurko gaztelua]]ri dagokionez, [[XII. mende]]aren amaiaerakoa da lehen berria. Haren funtzioetako bat [[Iruñea]] eta [[Baiona]] arteko errege bidearen kontrola zen. [[Nafarroako konkista]]n gertaera garrantzitsuen kokagunea izan zen. [[1512]]an [[Gaztelako koroa|Gaztelako]] tropek ia borrokarik gabe hartu zuten gotorlekua. [[1521]]ean, [[Noaingo gudua|Noaingo porrotaren]] ondoren, [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako armadak]] Amaiurko gaztelua hartu zuen; [[1522]]ko uztailean, ordea, gaztelarrek [[Amaiurko gazteluaren setioa|gaztelua setiatu zuten]]; barnean zeuden 200 nafar gudariek ahal bezala eutsi zioten setioari, baina uztailaren 19an amore eman behar izan zuten<ref name="euskon">{{erreferentzia|izena= ZuruñeZuriñe |abizena= Vélez de Mendizabal |url= http://gaztea.euskonews.com/0495zbk/gaia49504.html |izenburua= Amaiurko Gaztelua |bilduma= | argitaletxea= http://gaztea.euskonews.com |sartze-data = 2016-03-17}}</ref>. Jaime Belaz Medrano alkaidea preso hartu eta Iruñeko espetxean hil zen.
 
Gertakari horien oroigarri, [[1922]]an monolito bat ipini zuten bertan. [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren garaian, [[1931]]ko [[uztail]]ean, eraso eta suntsitu zuten, eta azkenik [[1982]]an berreraiki zuten.