Caroline Lucretia Herschel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
10. lerroa:
 
Aitaren heriotzaz geroztik, bere anai Williamek eurekin [[Bath]]era, [[Ingalaterra]]ra, joateko proposamena luzatu zion. Eskaintza onartu eta [[1772]]ko abuztuaren 16an [[Hanover]] uztita bere anaia lagundu zuen [[Ingalaterra]]ra. Han, etxeaz arduratzeaz aparte, abesten ikasteari ekin zion. Williamek bitartean bere burua organo-jole eta musika irakasle kokatu zuen [[Bath]]eko New King kaleko 19.zenbakian (egun Herschel Astronomia Museoatzat ezagutzen dena). Octagon Chapel-eko koruko zuzendaria ere bazen. Bere karrera musikalagatik eta kontzertu publikoak antolatzen zituenez, oso lanpetuta bizi zen William. Caroline ez zen oso ondo egokitu bertako gizartera eta lagun gutxi batzuk egin zituen, baina anaiak egunero hainbat kantu klase ematen zizkion. Abesle nagusia bihurtu zen bere oratorio kontzertuetan eta hainbesteko ospea eskuratu zuen kantari moduan, ezen [[Birmingham]]eko festibalera gonbidatu zuten.
 
== Bizitza Pribatua ==
Williamek astronomian izugarrizko interesa izaten hasi zuenean, musikari izatetik astronomo izatera pasatu zen, eta berriro ere, Carolinek bere erabakian lagundu zuen. Behin esan zuenez: "Ez nuen ezer egin neure anaiarengatik baino ongi hezitako txakurkume batek egingo lukeena, hau da, berak agintzen zidana.". Argi dago, ordea, Williamen bizitzan zehar Carolinek egindako lan independenteagatik, bere anaiaren heriotzaz geroztik egindako lanarengatik eta astronomiak bere gutunetan jokatutako paperarengatik, bere anaiak beste interesa zuela astronomian. Astronomo nabarmena bihurtu zen eskubide osoz, Williamekin kolaboratzearen ondorioz.
 
 
{{commonskat}}