Caroline Lucretia Herschel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: |DEU}} → |Alemania}} using AWB
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Caroline Lucretia Herschel.jpg|thumb|right|Caroline Lucretia Herschel]]
'''Caroline Lucretia Herschel''' ([[1750Hanover]]-, [[1848Alemania]]), [[astronomia1750]]nko lehenengomartxoaren emakume16a garrantzitsua izanHanover, zen.[[1848]]ko urtarrilaren 9a) [[Alemaniaastronomo]]n jaioalemaniarra izan zen, bainazeinen bereastronomiarako ikasketakekarpen [[Ingalaterra]]ngarrantzitsuena burutuhainbat zituen.kometen [[Kometa]]aurkikuntza etaizan zen, bere izena daraman [[nebulosa35P/Herschel-Rigollet]] ugarikasu. aurkitu zituen etaHerschel, [[Erregearen AstronomiaWilliam ElkerteaHerschel]]ren urrezkoastronomoaren dominaarreba jasoere bazen, zeinekin lan egin zuen bere lanagatikibilbidean zehar.
 
Zientziari egindako bere ekarpenagatik ordaindu zuten lehenengo emakumea izan zen, baita Sozietate Astronomiko Errealaren (Royal Astronomical Society) Urrezko Domina irabazi [[1828]], eta sozietateko ohorezko kide izendatu ([[1835]], [[Mary Somerville]]-rekin batera) zuten lehenengo emakumea ere. Horretaz gain [[1838]]an, Irlandako Akademia Errealeko (Royal Irish Academy) ohorezko kide izendatu zuten. [[Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa]]k, Zientzien Urrezko Domina eman zion [[1846]].
 
== Bizitza ==
Caroline Lucretia Herschel [[Hanover]] hirian jaio zen [[1750]]eko martxoaren 16an. Anna Ilse Moritzen kristauaren eta bere senar Isaac Herschel oboe-jotzaile judutarraren, zortzigarren seme-alaba zen. Aita, errege-guardiako banda militarraren buru bihurtu zen eta horrek, bere erregimentuarekin etxetik kanpo denboraldi luzeak ematera eraman zuen. Honek, [[1743]]ko Dettingenko Gudu ostean hainbat gaixotasun pairatu zituen.
 
Hamar urte zituela [[tifus]]ak jo zuenez, hazteari utzi zion eta ez zen 1'30m neurtzetik pasatu. Bere familiak inoiz ez zela ezkonduko uste zuen. Amak hortaz, hoberena neskame izateko trebatzea zela pentsatu zuen. Aitak, ordea, hezkuntza bat jaso zezala nahi zuen, baina ama ideia horren kontra agertu zen. Isaacek, emaztearen ez egoteetaz baliatuta, alaba zuzenean irakatsi edota bere anaiaren irakurgaietan sartzen zuen. Carolinek soineko- eta kapelen-manufaktura ikasteko baimena zuekan eta zenbait luxuzko lanetan gogor ibili zen lanean, noizbait bere burua mantentzeko helburuarekin.
 
Aitaren heriotzaz geroztik, bere anai Williamek eurekin [[Bath]]era, [[Ingalaterra]]ra, joateko proposamena luzatu zion. Eskaintza onartu eta [[1772]]ko abuztuaren 16an [[Hanover]] uztita bere anaia lagundu zuen [[Ingalaterra]]ra. Han, etxeaz arduratzeaz aparte, abesten ikasteari ekin zion. Williamek bitartean bere burua organo-jole eta musika irakasle kokatu zuen [[Bath]]eko New King kaleko 19.zenbakian (egun Herschel Astronomia Museoatzat ezagutzen dena). Octagon Chapel-eko koruko zuzendaria ere bazen. Bere karrera musikalagatik eta kontzertu publikoak antolatzen zituenez, oso lanpetuta bizi zen William. Caroline ez zen oso ondo egokitu bertako gizartera eta lagun gutxi batzuk egin zituen, baina anaiak egunero hainbat kantu klase ematen zizkion. Abesle nagusia bihurtu zen bere oratorio kontzertuetan eta hainbesteko ospea eskuratu zuen kantari moduan, ezen [[Birmimgham]]-eko festibalera gonbidatu zuten.
 
{{commonskat}}