«Urokultibo»: berrikuspenen arteko aldeak

t
→‎top: clean up using AWB
No edit summary
t (→‎top: clean up using AWB)
Gizabanako osasuntsu baten gernua esterila da, baina gernu-traktuaren azken zatitik igarotzean bertan dauden bakterioz kutsatu egiten da. Horregatik, txiza egin ondoren hartzen den gernuak [[bakterio]]ak ditu (10 <sup> 3 </sup> KEU/ml -KEU: koloniak eratzen dituzten unitateak-); aldiz, lagina [[maskuri]]tik zuzenean injekzioaren bidez hartzen bada, 10 KEU/ml agertzea [[infekzio]]aren seinalea da.
 
Urokultiboa egiteko gernua (gernu egitearen erdialdean hartzen dena) ontzi [[esteril]] batean jaso behar da. Lagina lehenbailehen bidali behar da laborategira; analisia ordu batzuk atzeratzen baldin bada, lagina 4º &nbsp;°C-tan hoztu behar da, analisia egin arte (beti ere lehenengo 24 orduetan, gehienez).
 
Lagina [[hazkuntza-ingurune]] ezberdinetara pasatzen da. Bi hazkuntza-ingurune mota erabiltzen dira:
 
*hazkuntza-ingurune orokorrak: hauetan bakterio ugari hazten dira. Laginaren mikrobio guztien zenbaketa egiteko erabiltzen dira. Urokultiboa egiteko, erabiliena CLED agarra da. Agar horretan 10 <sup> 5 </sup> KEU/ml baino gehiago zenbatzen badira (24 ordutan inkubatu ostean) bakteriuria dago (hots, gernu-infekzioa).
 
*hazkuntza-ingurune hautakorrak: hauek espezifikoagoak dira, eta patogeno zehatz batzuk bilatzeko erabiltzen dira (Mc Conkey agarra, Sabouraud agarra, EMB agarra, Chapman agarra, etab).
 
[[Antibiograma]] batek gernutik bakartutako mikrobioaren sentikortasunaren berri emango digu, informazio baliotsua dena gaixoari dagokion tratamendua jartzeko.
 
[[Kategoria:Diagnosi Mikrobiologiamedikoak]]
 
[[Kategoria: Diagnosi medikoakMikrobiologia]]
[[Kategoria: Mikrobiologia]]