Ekofeminismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up using AWB
1. lerroa:
'''Ekofeminismoa''', bi pentsamendu kritikoen ekarpenak osatzen ditu, alegia, [[ekologismo]]a eta [[feminismo]]a. Eta aportazio hauen bitartez, gizarte patriarkalaren emakumeenganako menpekotasunaren aurka borrokatzeaz gain, Naturaren defentsan borrokatzea ere laguntzen du; Naturak ere pairatzen baititu paradigma patriarkalaren ondorio suntsigarriak.
 
== Feminismoaren historia ==
7. lerroa:
 
=== Berdintasunaren feminismoa eta diferentziaren feminismoa ===
Era honetan, [[feminismo erradikal]] hau eboluzionatuz joango da, eta diferentzian oinarritzen den feminismo kultural baten bihurtuko litzateke, nahiz eta gai hau eztabaidan aurkitu. Izan ere, feminismo erradikala generoen gainditze bat bilatzen jarraituko luke. Horregatik, [[Frantzia]]tik eta [[Italia]]tik, 70. hamarkada bukaeran, sexuen arteko ezberdintasuna aldarrikatzen duen [[diferentziaren feminismoa]] garatuko da, [[berdintasunaren feminismoa]]ren aurrean.
 
Feminismo kultural honek, emakumeekin emakumeen mundu batean bizitzea delakoaren kontrakultura feminista babestuko luke. Printzipio femeninoa goraipatu egingo luke natura ordezkatzen duelakoan, eta maskulinoa mesprezatu, kultura ordezkatzen duelakoan. Naturaren balioa berekin izateak, nolakotasun positiboak emango lizkioke emakumeari eta, aldi berean, planetaren salbaziorako eskumena (moralki, gizona baino maila goreneko batean baitaude emakumeak). Maskulinotasuna letala eta oldarkorra da, eta berriz, emetasuna samurra eta pertsonen arteko harremanetara bideratua. Horregatik, heterosexualitatearen kontra daude gizonezkoen munduarekin elkar aditzera behartuak daudelako eta kutsatu gabeko alternatiba moduan lesbianismoa defendatzen dute. Ikuspen hau beste mugimenduetan ere mamitu da, antipornografia eta antiprostituzioaz gain, [[Mary Daly]]k teorizatu zuen ekofeminismoan hain zuzen ere. Diferentziaren feminismoa, bere alderdi frantziarra eta italiarrak garatu ditu. Lehenengoak emakumea beste absolutu moduan zehazten du, psikoanalisia du tresna moduan eta [[Luce Irigaray]] da ordezkari nagusiena; bigarrengoa berriz, Frantziatik nortasun propio baten sorreraren beharraren tesiaren eragina eta EEBBko autokontzientzia taldeen esperientziaren eragina jasoz, emakume autoestima eta emakume autoritateak erabateko papera jokatzeak (affidamento) azpimarratzen dute.