Donatello: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t clean up using AWB
16. lerroa:
| sinadura =
}}
'''Donato di Niccolò di Betto Bardi''' ([[Florentzia]], [[1386]] inguru – Florentzia, [[1466]]ko [[abenduaren 13]]a), '''Donatello''' ezizenaz ezagunagoa, [[Pizkunde]] hasierako [[italia]]r artista eta [[eskulturagintza|eskultorea]] izan zen<ref>Pierluigi De Vecchi & Elda Cerchiari, ''I tempi dell'arte'', 2. liburukia, Bompiani, Milano, 1999. ISBN 88-451-7212-0</ref>. [[XV. mendea|XV. mendeko]] [[Italia]]ko eskultore handiena izan zen eta haren obrak izugarrizko garrantzia izan zuen Italiako iparraldeko artean.
 
Donatellorekin iritsi zuen gailurra Italiako [[Quattrocento]]ko eskulturagintzak. Giza irudiaren adierazpena zuen kezka nagusia, eta beti ahalegindu zen bere eskulturetan edertasunaren helburu klasikoa gauzatzen; baina, azken urteetan, espresionismo dramatiko eta espiritual baten aldera jo zuen. Quattrocentoko artista berritzailetan nagusietakoa izan zen eta eragin handia izan zuen bere garaitik aurrera eskulturan ere.
 
== Bizitza ==
Donato di Betto Bardi zuen benetako izena, eta [[1386]] inguruan jaio zen. [[Lorenzo Ghiberti]]rekin eta [[Nanni di Banco]]rekin hasi zen eskultura lantzen, eta Bancoren lankide izan zen [[Santa Maria del Fiore|Florentziako katedralean]]. Bere lehen obrek (''Dabid'', 1408, [[marmol]]ezko eskultura) eragin [[arte gotiko|gotiko]] nabaria dute.
 
Lehen urte horietan, estilo gero eta klasikoagoz, zenbait eskultura egin zituen Orsanmichele, florentziar gremioen elizarako. [[1411]]-[[1413]] bitartean, haritzaileen gremioak eskaturik, ''San Marko'' eskultura zizelatu zuen, forma askoz ere biziagoak, errealistagoak dituena ''Dabid''-ek baino. Armaduragileen gremioaren aginduz, ''San Jorge'' bat egin zuen ([[1415]]-[[1417]]), bere mugimendu eta adierazkortasun indarragatik guztiz bikaina. Eskultura bera baino garrantzitsuagoa ordea, eskulturaren oina da; marmolezko [[baxuerliebe]] bat egin zuen oinean Donatellok, ''San Jorge dragoia hiltzen'', eta han erabili zuen aurreneko aldiz ''schiacciato'' («zapaldua») deritzan teknika, erliebe joko fin baten bitartez efektu espazial bitxia sortzen duena. Teknika hau hamar bat urte geroago margolaritzan erabiltzen hasi zena.
 
1415-[[1426]] bitartean ''Profeten eskulturak'' egin zituen Florentziako katedraleko [[kanpandorre]]rako; aipatzekoa da horien artean ''Habacuc'', ''Il Zuccone'' edo ''burusoila'' deitua. Bestalde, [[1425]]ean egin zuen ''Joan XXIII.a antipaparen hilobia''-k berebiziko eragina izan zuen ondoko hilobi-eskulturan.
33. lerroa:
[[1453]]an itzuli zen Florentziara. Azken obretan klasizismotik gero eta urrunagoko estiloa erabili zuen, adierazkortasun berezikoa; ''Maria Magdalena'' (1453) da estilo horren agergarri nagusia. Zurean zizelatua da, eta patetismoaren adierazgarri da erabat, batere zerikusirik ez duela hasierako Quattrocento-ko hastapenekin. Azken urteetako beste obra batzuk, ''Judit eta Holofernes'' (brontzezkoa, [[1453]]-[[1457]]) eta [[San Lorenzo basilika (Florentzia)|San Lorenzo basilikako]] [[pulpitu]]ak (1460 aldean) dira.
 
[[1466]]an hil zen Donatello, Florentzian.
 
== Artelan nagusiak ==
54. lerroa:
 
{{bizialdia|1380ko hamarkadako|1466ko|Donatello}}
 
[[Kategoria:Florentziarrak]]
[[Kategoria:Italiako eskultoreak]]