Domain Name System: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up using AWB
7. lerroa:
 
Askotan erabiltzen den analogia bat DNS azaltzeko, telefono-aurkibidearena da, zeinek pertsonen eta haien telefono zenbakien arteko lotura ezartzen duen. DNS-k, era berean, pertsonentzat egokiak diren [[domeinu]]en izenen eta hauei dagozkien [[IP helbide]]en arteko lotura ezartzen du. Adibidez, www.example.com [[domeinu]]aren izena 93.184.216.119 ([[IPv4]]) eta 2606:2800:220:6d:26bf:1447:1097:aa7 ([[IPv6]]) helbideetan itzultzen du. Telefono-aurkibidea ez bezala, DNS oso azkar berritu daiteke, zerbitzu baten kokapena sarean aldatzea baimenduz, erabiltzaileei eragin gabe, [[domeinu]]aren izenak bera izaten jarraituko duelako.
 
 
== Historia ==
 
Hasiera batean, DNS jaio zen [[Internet|Internetera]]era konektatutako [[zerbitzari]] guztien izenak era erraz batean gogoratu ahal izateko. Lehen, SRI-k (Stanford Research Institute, orain SRI International bilakatu dena), HOSTS izeneko fitxategi bat zuen, non ezagunak ziren [[domeinu]] guztien izenak zeuden. Sarearen hazkuntza ikaragarriak, ordea, [[domeinu]]en sistema zentralizatu hark praktikotasuna galtzea eragin zuen. Hau konpontzeko, 1983an Paul V. Mockapetrisek RFC 882 eta RFC 883 argitaratu zituen, gaur egun DNS bilakatu den sistemaren oinarriak ezarriz. (orain RFC horiek zaharkituak geratu dira 1987an RFC 1034 eta RFC 1035 argitaratu baitziren). Honek gaur egungo [[domeinu]]en kontzeptuak eta zonaldearen arabera mantentzen den sistema deszentralizatu baten hasiera ezarri zituen, eta antzeko mantendu dira 30 urtetan zehar.
 
1984ean, UC Berkeley-ko lau ikaslek —Douglas Terry, Mark Painter, David Riggle, eta Songnian Zhou— [[Unix]]-erako DNS inplementazio bat idatzi zuten, Berkeley Internet Name Domain (BIND) Server izenekoa. 1985ean, DEC-ko (Digital Equipment Corporation) Kevin Dunlap-ek, dezente berrikusi eta aztertu zuen DNS inplementazio hori. Mike Karels-ek, Phil Almquist-ek eta Paul Vixie-k BIND mantendu eta zaindu dute ordutik. BIND [[Windows NT]] plataformara eraman zen 1990ko hamarkadaren hasieran. BIND asko zabaldu zen, batez ere [[Unix]] sistemetan, eta oraindik ere [[Internet]]en dagoen DNS [[software]] zabalduena da.
54 ⟶ 53 lerroa:
 
• Mota = '''SRW (Server)''' denean: orokorrean aplikazio bati dagokion zerbitzariak identifikatzeko erabiltzen da.
 
 
== DNS Zerbitzariak ==
74 ⟶ 72 lerroa:
 
• '''Jatorrizko zerbitzaria (authoritative server ):''' zerbitzari hauek publikoki eskuragarri dauden makinen erregistroak gordetzen dituzte. Zerbitzari honek bere azpiko domeinuen eta makinen erregistroak gordetzen ditu. Multzo horri DNS barrutia (DNS Zone) deitzen zaio. Azpi-domeinu batek arrakasta handia duenean, erregistroa erraldoia bihurtzen bada, barrutia bi zatitan banatzen da.
 
 
== Erreferentziak ==
85 ⟶ 82 lerroa:
* http://www.sc.ehu.es/acwreco2/TCP_IP_Sareak/TCPIPSareak.html - TCP/IP Sareak - J.Mª. Rivadeneyra
 
{{commonskat}}
 
 
[[Kategoria:Interneteko domeinuak]]
[[Kategoria:Telekomunikazioak]]
 
{{commonskat}}