Erramun Martikorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biografia: clean up using AWB
32. lerroa:
Nahi edo ez, diskoa grabatu eta gero abiatu zen Martikorenaren ibilbide artistikoa; betiere profesional izan gabe eta bere lanbidea utzi gabe, plazaz plaza ibiltzen hasi zen. Hasierako urte haietan, a capella izan ziren emanaldi guztiak, bere ahots garbi eta gardena kantuei esanahi berezi eta sakona emateko baliatzen baitzuen. Gero, gitarra sartu zuen zuzeneko emanaldietan. Mixel Ducauk eta Mikel Markezek lagundu izan diote horretan.
 
1981. urtean, bigarren diskoa argitaratu zuen, [[Erramun Martikorena|Otsobi]] (Elkar, 1981). Disko horretan, hainbat herri kanta kantatzeaz gain, [[Xalbador]], [[Ernest Alkhat]], [[Emile Larre]] eta [[Mañex Etxamendi|Manex Etxamendik]] egindako bertsoak musikatu zituen. Dena den, aurretik sekula eman gabeko ''Oriko xoria'' da diskoak duen kantarik ezagunena. Xalbadorren bertsoekin hasitako lanak segida izan zuen hurrengo diskoan, [[Primaderari]] ([[IZ]], 1986), Urepeleko bertsolariaren hiru kanta egin baitzituen sei abestiz osatutako lan horretan.
 
Herri kantak eta Ipar Euskal Herriko bertsolarien lanak izan ziren lehen etaparen oinarri, baina 90eko hamarkadarekin batera joera hori aldatu eta Hego Euskal Herriko kantari ezagunen abestiak moldatu zituen, [[Olerkarien oihartzun]] diskoan ([[Elkar]], 1993). Besteak beste, [[Mikel Laboa]]ren ''Hegoak'' ("Txoria txori"), [[Benito Lertxundi]]ren ''[[Herri behera]]'' eta [[Mixel Labéguerie|Mixel Labegerieren]] ''Gu gira'' daude diskoan, hainbat herri kanturekin batera. Baina, batez ere, Xabier Leteren ''[[Xalbadorren heriotzean]]'' egin zuen ezagun Martikorenak. Oiartzuarrak aurretik grabatua bazuen ere, Martikorenaren moldaketa oso ospetsu egin zen, hainbesteraino non askok uste baitute baigorriarrak sortutako kanta dela. Halaber, disko horretan bere ahotsa hainbat musika tresnarekin jantzi zuen, lehen mailako kolaboratzaile batzuen bitartez: Joseba Tapia (trikitia), [[Xabier Berasaluze Leturia]] (panderoa), [[Mixel Ducau]] (gitarra, saxofoia, baxua)...