«Rock»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes removed ,  Duela 4 urte
t
clean up using AWB
t
t (clean up using AWB)
[[Fitxategi:Muguruza.jpg|thumb|right|250px|Nirvana (musika taldea)|[[Fermin Muguruza]] kontzertu batean.]]
[[File:rock beat.ogg|thumb|Rock beat]]
'''Rock musika''' [[XX. mendea|XX. mendeko]] bigarren erdian sortutako [[musika]] mota da. Ahots-melodia, [[gitarra elektriko]]ak, [[baxu elektriko|baxuak]] eta normalean erritmo markatuko [[bateria (musika)|bateria]] dira genero hau eratzeko jogailu arruntak. [[Teklatu (argipena)|Teklatuak]] eta [[sintetizadore]]k ohikoak dira rock musikaren hainbat azpigenerotan, baita haize-instrumentuak rockaren lehen urteetan. Rock musika estiloa oso zabala da, eta muga lausoak ditu. [[Soul]] edo [[funk]] generoak ere batzuetan lotzen zaizkio rockari. [[Rock and roll]] hitza genero honen hasierako musikari bakarrik deitzen zaio, eta [['''rock]]''' hitzarekin genero musikalaren historia guztiari.
 
Izena dagokionez, ''Alan Freed'', [[Cleveland]]eko irrati bateko [[Disc Jockey]]-a, izan zen rock and roll hitza lehen erabili zuena.
Rocka gitarra-baxua-bateria hirukotetik harago joan zen. Lehen, talde batzuek saxofoiak eta teklatuak erabili bazituzten ere, orain [[The Beach Boys]]ek eta [[The Beatles]]ek (eta haien lidergopean beste askok) instrumentu berriekin jotzen zuten, batzuetan haize arloarekin, korda arloarekin zein orkestra osoarekin. Abestiak hiru minutu baino luzeago irauten hasi ziren. Garai batean jazzari edo orkestratutako pop musikari mugaturik zegoen egitura konplexuak gero eta gehiagotan entzuten ziren.
 
Musika klasikoa, elektronikoa, esperimentala nahiz jazza nahastuta, [[progressive rock]]a (edo [[Alemania]]ko eran krautrocka) deitutakoa sortu zen. Progressive rocka garbia eta polita edota atonala eta kakofonikoa izan zitekeen, konplexua edo minimalista, eta askotan kanta berean. Batzuetan rocktzat hartzea ere zaila zen. Generoko talde nagusiak [[Electric Light Orchestra]], [[Pavlov’s Dog]], [[King Crimson]], [[Caravan]], [[Jethro Tull]], [[Genesis]], [[Gentle Giant]], [[The Nice]], [[Yes]], [[Gong]], [[Emerson]], [[Lake & Palmer]], [[Soft Machine]], [[Steve Hillage]], [[Barclay James Harvest]], [[Magma]], [[Camel]], [[Can]], [[Pink Floyd]], [[Rush]], [[Faust]] edo [[Dream Theater]].
 
=== Heavy metalaren jaiotza ===
[[Disco]]aren soinu ekoiztuegiaren zein [[progressive rock]]aren saldukeriaren ([[arena rock]]a hain zuzen ere) aurka sortu zen [[punk]]a. [[Garage rock]]aren etikari zor handia dio [[punk]]a;: musika ezagupen altuak ez ziren beharrezkoak, eta hiru akordeak ezagututa, aise jotzen zen punk. Haietako talde frankok gizartearen gehiengoa astindu nahi zuen. Haien ustez, arbuiatzen zuten disco kultura irribarretsua eta biguna [[1960ko hamarkada]]ko “peace and love” (bake eta amodioa) iraultzaren ondorioa zen.
 
[[Richar Hell]], [[Television]], [[Patti Smith]], [[The Ramones]], [[Talking Heads]] eta beste punk talde batzuk eszenatokira igo ziren eta musika eraberritu zuten. Baina punka estetika mugimendua baino gehiago izan zen. [[The Ramones]] talde eredugarriaren oldarkeria apolitikoa bazen ere, mugimendu intelektuala zen.
 
[[Ingalaterra]]n [[Sex Pistols|The Sex Pistolsek]] ezarri zuten [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetakoa]] baino bortitzagoa zen eredua. Izenak ere ezohikoak ziren: Johnny Rotten (Johnny Ustela) eta Sid Vicious (Sid Biziotsua). Britania Handiko establisment delakoaren kontra aritu ziren buru belarri, “Anarchy in the U.K.” eta “God Save the Queen” (“Anarkia Britania Handian” eta “Jainkoak erregina salba dezan” –Ingalaterrako hereserkiaren izena) kantek erakusten duten bezala. [[Sex Pistols|The Sex Pistolsek]] [[The Clash]] gisako talde politikoei bidea solatu zieten. [[The Clash]]en ikusmoldea hain nihilista ez zen, baina bai idealistagoa eta zabalki politikoagoa.
=== Alternative musika eta indie mugimendua ===
{{Sakontzeko|Alternative rock}}
Alternative musika (musika alternatiboa) [[1980ko hamarkada]]ren hasieran sortu zen musika korronte nagusitik kanpo geratzen ziren taldeak sailkatzeko. Alternative labela zeukaten taldeak ez ziren irrati nagusietan entzuteko errazak. Hala ere, [[punk]]ari zorrak batzen zuen estiloa. Hamarkada horretako talde garrantzitsuak [[R.E.M. (musika taldea)|R.E.M]], [[Sonic Youth]], [[The Smiths]], [[Pixies]], [[Hüsker Dü]], [[The Cure]] –besteak beste- izaten ziren.
 
Diskoetxe independientetan mugatuta, underground musika korronte ederra sortu zen irrati eta aldizkari independienteei nahiz ahoz ahoko berriei esker. Salmenten aldetik inork emaitza izugarririk lortu ez arren, hurrengo belaunaldiarenganako eragina erabakigarria izan zen. Hurrengo hamarkadan [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] [[grunge]]ak eta [[Ingalaterra]]n [[Britpop]]ak erdietsitako arrakastak alternative musika korronte nagusira eraman zuten.
 
=== Britpopa ===
[[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] [[grunge]]a, post-grungea eta [[hip hop|hip-hopa]] gorabehera, [[Britainia Handia|Britania Handian]] [[1960ko hamarkada]]ren musika berpiztu zen 1990ekoan, [[Suede]], [[Oasis]], [[The Verve]], [[Radiohead]], [[Pulp (musika taldea)|Pulp]] eta [[Blur]] gisako taldeen eskutik. [[1980ko hamarkada]]ko underground britaniarraren hamaika estilotik zein [[The Beatles]]engadik zein [[glam metal]]atik eraginak elkartu eta batu zituzten [[Britpop]] izeneko mugimendu horretan.
 
Garai batean, [[Oasis]] eta [[Blur]]en arteko lehiak [[The Beatles]] eta [[The Rolling Stones|Rolling Stonesen]] artekoa zirudien. [[Blur]] bezalako taldeek [[Small Faces]] edo [[The Kinks]]en bideari jarraitu nahi zioten bitartean, [[Oasis]]ek [[The Rolling Stones|Rolling Stonesen]] portaera [[The Beatles]]en melodiarekin nahasten zuen. [[The Verve]] eta [[Radiohead]]en beste eragin bat [[Elvis Costello]], [[Pink Floyd]] edo [[R.E.M. (musika taldea)|R.E.M.]] izan zen. Hala nabaritzen da [[Radiohead]]en albumik ezagunena, ''[[OK Computer]]'' izenekoan.
Estiloei dagokienez, garage rockaren gaineko ospea berpiztu da. [[The White Stripes]], [[The Strokes]], [[Jet (musika taldea)|Jet]], [[The Vines]] edo [[The Hives]] gisako taldeek disko eta kanta arrakastatsueak plazaratu dituzte. Oinarrietara bueltatzen den rocka deitu zaio estilo honi, hare soinu gordina dela kausa.
 
[[Emo]] bezala ezagutzen den [[pop-punk]]a ere badago, izen horrekin denak bat etorri ez arren. Jim[[my Eat World]], [[Howthorne Heights]], [[Dashboard Confessional]] edo [[Taking Back Sunday]] dira sortu diren talde nagusietako batzuk. [[Punk]] bigunetik eta [[1980ko hamarkada]]ko [[rock alternatibo|alternative rocketik]] hartzen ditu influentziak.
 
Retro korronteak [[dance-rock]]aren berpizkundea eragin du. [[Franz Ferdinand (musika taldea)|Franz Ferdinand]], [[Hot Hot Heat]], [[The Killers]] edo [[The Bravery]] gisako taldeek post-punka eta erritmo elektronikoak nahasten dituzte.