Malvinetako itsaslasterra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎top: clean up using AWB
1. lerroa:
'''Malvinetako itsaslasterra'''<ref name= Euskaltzaindia172.araua>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0172.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-10-18|izenburua= 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia|sartze-data = 2013-02-10}}</ref> edo '''Falklandetako itsaslasterra'''<ref name= Euskaltzaindia172.araua /> [[Antartika]]ren inguruetako ur hotza garraiatzen duen itsaslaster bat da. Hegoaldetik iparralderantz higitzen da, eta [[Falklandak|Malvina uharteak]] inguratzen ditu. Horregatik du izen hori.
 
Malvinetako itsaslasterraren batez besteko abiadura, gutxi gorabehera, 2 &nbsp;km/h da. Nolanahi ere, kontinente-plataformaren gainean doanean, abiadura txikiagoa izaten du, sakonera ere txikiagoa baita.
Zenbat eta handiagoa sakonera, hainbat txikiagoak dira hala gazitasuna nola tenperatura; kostara hurbiltzean, dena den, itsaslasterraren tenperatura igo egiten da, eta gazitasuna, berriz, murriztu, ibaien ur-ekarpenagatik.
 
Malvinetako itsaslasterra [[Drake pasaia]]n sortzen da, gutxi gorabehera 55° S latitudean, han bereizten baita [[Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoa|Itsaslaster Zirkunpolar Antartikotik]], eta, kontinente-ezpondan barrena, Antartikako ura garraiatzen du iparralderantz, 39° S eta 36° S bitarteko latituderaino. Itsaslasterraren ur-masa nagusia 150 m eta 600 m arteko sakoneran dago; 4&nbsp;° C eta 5&nbsp;°C arteko tenperatura du, eta ‰ 34,1 eta ‰ 34,2 bitarteko gazitasuna.
 
Malvinetako itsaslasterraren kontrako noranzkoan higitzen da [[Brasilgo itsaslasterra]]; ‰ 35,0 baino gehiagoko gazitasuneko eta 16&nbsp;°C-tik gorako tenperaturako ur subtropikalak garraiatzen ditu hegoalderantz. 36° S eta 38° S bitarteko latitudera iristean, Malvinetako itsaslasterrarekin bat egiten du, [[Rio de la Plata]] estuariotik gertu. Orduan, bi itsaslasterrak, bat eginik, aldendu egiten dira kontinente-ertzetik, eta hego-ekialderantz egiten dute, Hego Atlantikoko zirkulazio-zikloa osatzeko.