Saladin I.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
+heriotza data
1. lerroa:
[[Fitxategi:Salah ad-Din Jusuf ibn Ajub.jpg|thumb|Saladin]]
 
'''Yusuf ibn Ayub Salah-ed-din''' edo '''Salah ad-Din Yusuf al-Ayyubi''' —[[kurduera]]z ''Selaheddîn Eyûbîen'', [[arabiera]]z صلاح الدين يوسف الأيوبي «Yusub, Ayuben semea», [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldean]] Saladin izenaz ezagunagoa— ([[Tikrit]], [[1138]] - [[Damasko]], [[1193]]ko [[martxoaren 4]]a), islamiar agintaririk handienetarikoa izan da. [[Egipto]], [[Siria]] eta [[Palestina]]ko sultana izan zen, bai eta [[Arabia]], [[Libia]] eta [[Mesopotamia]]ko eskualde batzuetakoa ere.
 
[[Islam]]ren defendatzailea, bereziki [[sunismo|sunnismoarena]], [[Ekialde Hurbila]] batu zuen politikaren eta erlijioaren aldetik, kristauei aurre eginez eta [[Abbastar Kaliferria|Abbastar Kaliferriko]] kultu ofizialetik urrun zeuden edozein doktrina amaiaraziz. Bereziki ezaguna da Lurralde Santuak [[gurutzadak|gurutzatuei]] kentzeagatik eta [[Jerusalem]] musulmanei itzultzeagatik. Gertaera hura hain kolpe latza izan zen mendebaldearentzat, beste [[Hirugarren Gurutzada|gurutzada]] bat ekarri zuen, [[Rikardo I.a Ingalaterrakoa]] buru zela.