Hawaii (uhartea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up using AWB
1. lerroa:
[[Fitxategi:Hawai'i.jpg|thumb|300px|Hawaii uhartea, satelitetik]]
'''Hawaii uhartea''' [[Hawaii estatua]] osatzen duten [[Hawaii uharteak|Hawaii uharteetako]] handiena da.
 
'''Big Island''' izengoitiarekin ere ezaguna da, [[uhartea]]ren eta [[artxipelagoa]]ren izenen artean sortzen den nahastea saihesteko. Hawaii izenaren jatorriak bi azalpen ditu: alde batetik, uharteak Hawai’iloa legendazko nabigatzaileak aurkitu zituelakoa. Beste aldetik, Hawaiki edo Havaki legendazko lurraldearekin lotu izan da; bertatik etor omen zitezkeen [[polinesiarra]]k, eta bertara joan hildakoan.
11. lerroa:
Hawaii uhartean izaera desberdineko bost [[sumendi]] daude: [[Kohala]] (itzalita), [[Mauna Kea]] (jarduerarik gabekoa), [[Hualalai]] (jarduerarik gabekoa), [[Mauna Loa]] (aktiboa), [[Kilauea]] (oso aktiboa). Azken biak [[Sumendien Parke Nazionala|Sumendien Parke Nazionalean]] (''Hawai'i Volcanoes National Park'') daude.
 
Uhartearen zabalera handiena 150 kilometrokoa da, eta 10.433  km²-ko azalera du, Hawaii estatuaren % 63. Mauna Loa eta Kilauea sumendiak oraindik jardunean daudenez, uharteak hazten jarraitzen du. 1983ko urtarrilaren eta 2002ko irailaren artean Kilauea sumendiko [[laba]]k 2,2  km² erantsi zizkion, itsasaldeko kosta zabalduz. 29 kilometro hego-ekialdera [[Lo’ihi]] itsapeko sumendia dago. Gaur egun, 975 metrora dago itsaspean, baina uste da jarduera bolkanikoak uretatik aterako duela, eta Kilauearekin bat egingo duela, uhartea asko handituz.
 
== Ekonomia ==
34. lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* {{en}} [http:// http://www.gregoryferdinandsen.com/Hawaii.html / Hawaii uharteko argazkiak]
== Erreferentziak ==
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/10/4}}