Nafarroako Kontuen Ganbera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
10. lerroa:
Erakundea ofizialki eratu baino lehen [[Nafarroako Erresuma]]k jadanik [[aditzaile]] eta Kontuen Maisuak zituen erreinuko finantzen egoera noizean behin kontrolatzeko. Izan ere, lehendabiziko kontuen liburu ezaguna [[1258]]koa da<ref>María Puy Huici ([[1988]]) ''"La Cámara de Comptos de Navarra entre 1328 y 1512"'' [[Iruñea]]: [[Nafarroako Gobernua]] ISBN 84-235-0823-4</ref>. Karlos II.aren ogasunak gorriak ikusi zituen inguruko erresumekin gerrak eusteko, hori zela eta behin behineko erakundea finkatu eta behin betiko bilakatu zuen.
 
Lehendabiziko erakunde hori sei lagunek osatzen zuten: lau Aditzaile Orokor, "gizon zintzo eta zuzenak", eta elizgizon bi notario-lanetan aritzeko. Bere aginduak betearazteko Atezaina eta Erreinuko Ofizialak kontratatzen zituzten<ref>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/97934/59259]</ref>.
 
Lehendabiziko betebeharrak honakoak izan ziren:
* Erregearen zergariak aditzea, hortik [[aditzaile]] izena.
* Erregearen eskubideak kontrolatzea
* Erregearen finantza-kontuetan aholkuak ematea.
 
Epeka-epeka Comptos Ganberak beste eginkizun batzuk hartu zituen bere gain, ziur asko lortutako izen ona zela-eta. Horrela, hasieran aditzea eta aholkuak emateari lotu bazizkion ere, laster Ogasun kontuetan auzitegi bihurtu eta Comptos Ganberaren Auzitegia hartu zuen izena. Bestetik, zerga-bilketaz (epeak eta kopurua), monetaz eta kargu ofizialen zinez arduratu zen.
25. lerroa:
[[1512]]an [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroak]] [[Nafarroako Erresuma]] [[Nafarroako konkista|konkistatu]] eta laster hasi ziren Ganbera deuseztatzeko saiakerak, batzuetan [[Nafarroako erregeorde|erregeordeek]] bultzatuak eta bestetan [[Nafarroako Gorteak|Gorteen]] laguntza zutenak. Garai hartan, Ganberaren kide asko gaztelarrak izan ziren<ref>[[Bixente Serrano|Bixente Serrano Izko]] ''"Navarra. Las tramas de la Historia"''. ISBN 84-932845-9-9</ref>. [[Iruñea|Iruñeko]] hiria bezalako aldeko jarraitzaile sutsuari esker, Ganbera martxan jarraitu zuen [[XVI. mendea|XVI.]], [[XVII. mendea|XVII.]] eta [[XVIII. mendea|XVIII. mendeetan]] zehar.
 
[[XIX. mendea]]n [[zentralismo]]a indartzearekin batera Comptos Ganbera desagerrarazteko saiakerak ere ugaritu egin ziren. Horrela [[1836]]ko [[martxoaren 18]]ko [[Elisabet II.a Espainiakoa|Isabel II.a Espainiakoak]] ezarritako erret-agindu batek erakundearen deuseztatzea agindu zuen.
 
[[1841]]ko [[Nafarroako Lege Hitzartua|Lege Hitzartuak]] egoera berretsi zuen.
60. lerroa:
 
== Comptos Artxiboa ==
Artxiboak eduki ezberdineko 25.000 dokumentu ditu: udal [[foru]]ak, tituluak, eskriturak, [[bulda|bulak]], itunak, zinak, eta abar, gehienak, [[Nafarroako Erresuma]]ren barne eta kanpoko harremanekin lotuak.
 
Gainera Comptos Ganberak egindako agiri eta txostenak, bai aztertzaile bai [[Kontu Auzitegi]] moduan egindakoak.
 
Artxiboan ere Comptosen Erregistroak ([[gaztelania]]z: ''Registros de Comptos'') daude, hau da, diruzaina, bost [[Nafarroako merindadeen zerrenda|merindadeetako]] ([[1407]] eta gero sei) atezainak, hiri eta [[Hiriburu (politika)|hiriburu]] nagusietako ''bailie'' eta beste ofizial publikoek eramandako kontu-liburuak.
 
[[1258]] eta [[1836]] arteko Erregistroak mantentzen dira, bi kapitulutan ordenatuak: diru sarrerak (''recepta'') eta gastuak (''expensa''). Gehienak denbora pasa ahala mantendu ziren baina badaude batzuk gai zehatz batzuei buruzkoak direnak.
 
Beste hiru liburu nagusiak daude: