Hampton Court jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Hampton Court lotu du, Wikidataren arabera.
t barne lotura zuzenketa
4. lerroa:
'''Hampton Court jauregia''' errege-jauregi bat da, [[Londres]]en hegomendebaldean, [[Richmond upon Thames]] udalean, kokaturikoa. Jauregia Londresen zentrotik 18,8 kilometrotara dago, [[Tamesis]] ibaiaren ertzean.
 
1514 inguruan eraikia izan zen, [[Thomas Wolsey|Wolsey kardinala]]rentzat. Baina kardinalak [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa]]ren begikotasuna galdu zuenean, jauregia erregearen eskuetara pasa zen, eta erregeak handitu egin zuen.
 
Hurrengo mendean, [[Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa|Gilen III.a]] erregeak jauregia berreraiki eta handitzeko egitasmo erraldoi bati ekin zion, Hampton Court [[Versaillesko jauregia]]ren pareko egitearen irrikak bultzaturik. Birmoldaketa-lan horiek 1694an gelditu ziren, eta haien ondorioz, Hampton Court jauregia gaur egun bi arkitektura-estilo ezberdin eta kontrajarrietan eraikitako hegalez osaturik agertzen da: [[Tudor]] estiloko hegala, zaharrena, eta [[barrokoa]], berriagoa. Hala eta guztiz ere, bi zatietan adreilu gorrixka-arrosa erabili izanak estilo-bitasun horri halako batasun-kutsu bat ematen dio, bai eta hegalak nolabaiteko oreka simetrikoan kokatuta egoteak ere.
 
Gaur egun, jauregia jendeari irekita dago, eta Londresen inguruetara egin ohi diren turismo-txangoen helmuga nagusietako bat da. Hampton Court jauregia eta [[St. James jauregia]] (''St. James's Palace'', ingelesez) dira Henrike VIII.aren jabetzakoak izan ziren jauregi ugarietatik gaur den egunean zutik dirauten bakarrak.