Antonio Rodríguez Almodóvar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{lanean|Lore Agirrezabal}} {{Biografia infotaula oinarria|izena=|irudia=|oina=|izen osoa=|jatorrizko izena=|ezizena=|jaiotza data=|jaiotza hiria=|jaiotza herrialdea=|heriotza da...»
 
tNo edit summary
4. lerroa:
'''Antonio Rodríguez Almodóvar''', ([[Alcala de Guadaira]], [[Sevilla]], [[1941]]) idazle, poeta, antzerkigilea eta telebistako gidoilaria da. <ref>{{Cite web|url=http://www.cervantesvirtual.com/portales/antonio_rodriguez_almodovar/|izenburua=Antonio Rodriguez Almodovar|sartze-data=2016-03-14|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref> Haur eta gazteei zuzendutako bere liburuak 50 baino gehiago dira. Horien artean ezagunenak ''Cuentos al amor de la lumbre'' eta ''Cuentos de la Media Lunita'' (euskaraz: ''Ilargi Erditxoaren Ipuinak''). Horiek bezalako bezalako ipuin tradizionalen bilketa eta analisiengatik eta folklorearen ahozko transmisioan egindako ikerketengatik da batez ere ezaguna.
 
== Bizitza ==
Oso gazte zela merkataritza-nabigazioan egin zuen lan, Filosofia eta Letren ikasketak burutzen zituen bitartean. Madrilen Filosofia Purua ikasten hasi zen, baina, azkenean, Filologia Modernoan lizentziatu eta doktore bihurtu zen Sevillako Unibertsitatean. Bertan irakasle izan zen 1969 eta 1974 bitartean. XX. mendeko 80ko hamarkadan hasi zen nobelagintzan eta ipuingintzan lehen argitalpenak kaleratzen, baina lehenagotik, 70.eko hamarkadan hainbat saiakera idatzi eta argitaratu zituen. <ref>{{Cite web|url=http://www.aralmodovar.es/semblanza|izenburua=Rodriguez Almodovarren web gune ofiziala|sartze-data=2016-03-14|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>
 
Bere ibilbide oparoan, eleberriak, helduentzako ipuinak, haur eta gazteentzako ipuinak, poesia, antzerkia, saiakera, artikuluak, hitzaldiak, beste egile batzuen antologiak, liburu-gidak eta egunkarietako (El País egunkarirako) 500 artikulu baino gehiago idatzi ditu. Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira.
 
== Erreferentziak ==