Urtebete itsasargian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa:
|ISBN = 978-84-9783-413-1
}}
 
'''''Urtebete itsasargian''''', [[Miren Agur Meabe]] euskal idazleak [[1936]]ko gerrari buruz idatzitako liburu historiko nahiz fikziozkoen artean toki berezia beteko du [[nobela]] xume baina eder honek. Urtebete itsasargian gaztetxoentzako eleberri bat da, gaztetxo bat duena protagonista eta kontalari. Jon gaztetxo bilbotar bat da, gerra hastean gurasoek Garraitzetara bidaltzen dutena (Lekeitioren irudikapen literarioa), osaba farozainarengana.
 
Urtebete iraungo du gerrak Euskal Herrian, faxisten matxinadatik Santoñako errendiziora, eta bitarte horretako gertaera nagusiak ezagutuko ditugu Jonen ikuspegitik, batzuk bere begiz ikusiak eta beste batzuk han-hemen irakurriak edo entzunak. Horrela guk ere ezagutu ahalko ditugu lubakiak eta gudaldiak, ebakuazioak nahiz fusilamenduak, [[Gernika]]ko bonbardaketa zein [[Bilbo]]ren jaustea... Leku berezia eman dio egileak [[euskal kultura]]ri, erdi disimuluan bezala agertzen baitira orduko euskalgintzako hainbat izen: [[Lauaxeta]], [[Erkiaga]], [[Zubikarai]], [[Aitzol]]...
 
Bestalde, Jon gurea hazten ari da, eta historiaren lekuko izateaz gain bere bizitzaren protagonista da, hainbat aldaketa izango dituena: lehen maitasuna gozatu eta sufrituko du, gizakiak duen onena eta txarrena deskubritu...