Nerbio-sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
176.12.81.130 (eztabaida) wikilariaren 5399909 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
15. lerroa:
* Soma: Neuronaren zelula-gorputza da. Zelulen ohizko funtzioak betetzeaz gain, neurotransmisore peptidikoak sintetizatzen ditu, axoi-bukaeretara eramateko ondoren. Dendritak bezala, beste neuronengandik seinaleak jasotzeko gaitasuna du.
 
* Dendritak:amaia papaya me come la menbrama Somatik hazten diren luzakin hauek beste neuronen axoi-bukaerekin egiten dute topo, bertan sinapsia eginez eta estimulua jasoz. Kasu batzuetan dendritek seinalea beste neurona batera eraman dezakete (sinapsi dendrodendritikoen bidez). Dendritek plastizidade handia dute, estimulu ugari jasotzen dituzten zeluletan hauek hazi eta biderkatu ohi dira, kontaktuan dauden neuronekin komunikazioa indartuz.
 
* Axoia: Soka antzeko luzakina da, bakarra neurona bakoitzeko. Seinalea somatik hurrengo zelularen dendrita edota somara bihaltzen du, akzio-potentziala izeneko prozesuaren bitartez. Axoia mielinizatua edo mielinagabea izan daiteke, diametro gutxiko axoietan mielinarik agertzen ez delarik. Axoi multzoek nerbioak osatzen dituzte SNP-an, eta luzera handikoak izan daitezke. Axoiak axodendroi edo axoi-bukaera du muturrean, zuhaitzen adarren tankerako egitura, adar bakoitzaren amaieretan botoi terminala dagoelarik. Bertan gertatzen da sinapsia beste zelulen dendrita edo somekin. Botoi terminaletan neurotransmisore ez-peptidikoak sintetizatzen dira.