Otondar artea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Geroren gurutzea: barne lotura zuzenketa
32. lerroa:
Geroren gurutzea deitzen zaion [[Kristo]] gurutziltzatuaren irudiak berrikuntza asko ekarri zituen mendebaldeko eskulturgintzara : eskala handian egin zuten, forma biribilak ditu eta sentipen sakonez adierazita dago Kristoren oinazea. Bereziki deigarria da gorputzaren aurrera aldeko astuntasuna, zeinak [[errealismo]] ia jasanezina ematen baitio beso eta sorbalden tenkatasun bortitzari. Aurpegia, hazpegi gogorrekoa, mozorro bilakatu du agoniak, eta bizitzaren zantzu guztiak galduak ditu.
 
Nolaz iritsi ahal izan zuen otondar eskultoreak hain emaitza ausarta? Ez da ahaztu behar Kristo gurutziltzatuaren irudikapena [[Bizantziar artea]]ren bigarren urrezko aroko sorkuntza izan zela. Eta ez da hain harrigarria ere Bizantziok garai hartako Germanian eragin nabarmena izatea, kontuan izan behar baita [[Oton II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Oton II.a]] bizantziar printzesa batekin ezkondu zela, eta beraz, zuzeneko lotura zegoela inperio bietako gorteen artean. Otondar artistaren lana izan zen bizantziar irudi txiki eta aurpegiera atseginekoan inspiratzea eta eskala handiko eta errealismo adierazkorreko eskultura indartsu hori ateratzea.
 
===Aldareak===