Ibarguen-Cachopin kronika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Lotura:Arrasateko sutea
3. lerroa:
Egiazko izena ''Crónica General Española y Sumaria de la Casa de Vizcaya, y su antigua fundación y Nobleza'' da. Eskuizkribu ezagun bakarra, denborak, hezetasunak eta bestek aski hondatua, bi artxibotan sakabanaturik dago. Jatorriz 184 koaderno eta hiru liburutan banatuta zegoen, baina egun 70 koaderno baino ez dira ezagutzen, 65 [[Bizkaiko Foru Agiritegia|Bizkaiko Foru Agiritegian]] gordeak eta beste bostak Madrilgo [[Espainiako Liburutegi Nazionala|Liburutegi Nazionalean]]. Guztira 1.794 folio dira, gehienak alde bietatik idatziak.
 
Gaztelaniaz idatzia izan arren, euskarazko eta euskarari buruzko hainbat eduki biltzen ditu: ''[[Leloren kantua]]'', baladak edo balada zatiak (''[[Arrasateko sutea|Arrasateko erreketaren kantuak]]'', ''[[Errodrigo Zaratekoaren kantua]]'', etab.), ''[[Juan Diaoz Harokoaren eresia]]'', ''[[Marti Juanes Labierukoaren hilartitza]]'', ''[[Andramendiko idazkiak]]'', hainbat esaera, esaldi eta beste, gehi [[Euskal hiztegien zerrenda|bi hiztegi labur]], besteak beste.
 
Mendeetan argitaragabe egon ondoren, salbu eta tarteka plazaratu ziren euskal zatiak, 2006an [[Julen Arriolabengoa|Julen Arriolabengoak]] lehendabiziko edizioa atondu zuen bere doktore-tesian, kronikaren eta batez ere euskarazko pasarteen azterketa egiteaz gainera.