«Nafarroa Garaia»: berrikuspenen arteko aldeak

(Hedabideak)
{{Sakontzeko|Nafarroa Garaiko eskualdeak|Nafarroa Garaiko ibaien zerrenda|Nafarroa Garaiko mendien zerrenda}}
Nafarroako Foru Erkidegoak 10.391 [[kilometro koadro|km²]]-ko azalera du, eta [[Pirinioak|Pirinio]] mendien, [[Euskal Herriko arkua]]ren eta [[Ebro]] ibaiaren arroaren artean dago. Elkarren oso bestelakoak diren mendi horiez gainera, Nafarroa Garaian elkartzen dira [[Kantauri]] aldeko eta [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] aldeko isuriak eta [[klima ozeaniko]]a, subalpeetakoa eta [[Klima mediterraneo|mediterraneoa]], bakoitzak bere landaredi berezia duela. Horren guztiaren ondorioz, kontrasteak dira Nafarroa Garaiaren ezaugarri nabarmenenetako bat, eta arrazoi beragatik, heterogeneitatea dute eskualdeek ezaugarri, nahiz batetik besterako trantsizioa oso mailakatua den.
 
<gallery mode=packed heights=240>
Fitxategi:Nafarroa_fisikoa.png|Nafarroa Garaiaren mapa fisikoa.
Fitxategi:Comunidad_Foral_de_Navarra.JPG|[[Nafarroa]]ko [[Areso]] eta [[Leitza]] eta [[Gipuzkoa]]ko [[Berastegi]] udalerrien arteko muga.
<gallery>
 
Geografia ezaugarri horien trantsizio mailakatu horrek ez ditu zehatz bereizten uzten Nafarroa Garaiko eskualdeen arteko mugak. Eskualde banaketa, beraz, era askotara egin daiteke, nahiz banaketa horiek batzuetan bat etorri ez. Nolanahi ere, kontuan izan behar da banaketa hori aztertu beharreko gaiaren araberakoa izaten dela, eta hartara denak izan litezkeela baliagarri.
128.145

edits