Honshu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
t →‎Geografia: barne lotura zuzenketa
11. lerroa:
[[Fitxategi:HonshuLocation.png|thumb|left|Honshu, satelite artifizial batetik ikusia.]]
 
[[Japoniako itsasoa]] du mendebalean eta [[Ozeano Barea]] ekialdean. [[TsugaruTsugaruko itsasartea]]k bereizten du [[Hokkaido]] uhartetik iparraldean, eta hego-ekialdean, berriz, [[Shimonoseki itsasartea]]k [[Kyushu]]tik. Honshuko hegoaldean [[Shikoku]] uhartea dago, eta bien artean Japoniako barne itsasoa.
 
1.300 kilometro luze da, 50etik 230era bitartean zabal, guztira 230.500 km<sup>2</sup>ko azalerarekin, hau da, Japoniaren %&nbsp;60. [[Britainia Handia|Britania Handia]] baino handiagoa da. Guztira 5.450 km ditu kostaldeak.
 
Uharte menditsua da, 3.000 metro inguru garai diren bi mendilerro ditu erdialdean (gailurrik gorena: [[Fuji mendia|Fujiyama]] sumendia, 3.776 m). [[Sumendi]] lurraldea da, eta sarri izaten dira [[lurrikara]]k. Latitudeak ([[Oya-shio]] itsaslaster hotzaren eragina iparrean, eta [[Kuro-shio]] beroarena hegoan) eta garaierak klima desberdinak eragiten dituzte bertan.
 
Ibaiek malda larriak iragaten dituzte, eta indar handiz eta zuzen jaisten dira. Haietatik garrantzitsuenak: Tone (400 km) eta Kitakami, Ozeano Barera doazenak, eta Shinano, Japoniako itsasora doana.