Behi euskaldun baten memoriak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sfhshh
87.222.88.232 (eztabaida) wikilariaren 5398970 berrikuspena desegin da
20. lerroa:
 
'''''Behi euskaldun baten memoriak''''' [[Bernardo Atxaga]]k idatzitako [[eleberri]] bat da, lehendabizikoz [[Pamiela]] argitaletxeak [[1991]]n argitaratua.
 
== Haria ==
{{argumentua}}
 
Eleberriko protagonista behi bat da, Balantzategi baserrian jaiotakoa eta istorio osoa bere ikuspuntutik kontatzen duena. Behiak bere barruko ahotsez hitz egiten zuen maiz eta hain zuzen ere, bere barruko ahotsak agindu zuen bere memoriak idaztea, behiaren bizitzaren azken urteetan.
 
Mo zen behiaren izena, eta esan bezala, Balantzategi baserrian jaio zen Espainiako gerra zibila amaitu eta gero. Lehengo urteetan Balantzategin Mo deituriko lagun bat izaten izan zuen. Beste behi beltz bat, La Vache qui Rit deitzen zen. La Vache apur bat erotuta zegoen, adibidez, behi bat izan ordez basurde bat izatea nahiago zuelako.
Mo ez zen behi makala, eta apurka-apurka konturatu zen zer gertatzen ari zen baserrian. Errota batetik hiru gizonek zelatatzen zuten baserria ia egunero, eta La Vache qui Riten arabera hiru gizon horiek gerra irabazi zuten. Balantzategiko jendea, ordea, gerrako galtzaileak ziren.
 
zergatik egun batzuetan, ugazabek ukuiluan gordetzen zituzten behi beltz guztiak eta besteetan, berriz, gorriak?
 
La Vache eta Mo konturatu ziren, hura komunikatzeko kode bat zela. Behi beltzak ukuiluan baldin bazeuden ugazaben lagunak jaisten ziren mendietatik janariak jasotzeko, eta gorriak bazeuden, ordea, baserria guardia zibilez inguratuta zegoen. Zein ziren mendiko lagunak? Zergatik zebiltzan ezkutuan? Halako galderak egiten zizkieten Mo eta La Vachek beren buruei.
 
Egun batean zelatariak konturatu ziren nola funtzionatzen zen komunikatzeko kodea eta ugazabak eta lagunak kartzelara bidali zituzten. Gure lagunak eta beste behia bakarrik geratu ziren Balantzategi baserrian.
 
Egun batean basurde familia bat ikusi zuten haitzulo baten barruan, eta La Vachek erabaki zuen beraiekin geratzea. Mo bakarrik iparralderantz jaitsi eta herri txiki batera iritsi zen. Han Pauline, gazte polit bat, ezagutu zuen eta berarekin joan zen komentu batera, neskak moja izatea erabaki zuelako. Komentuan oso pozik bizi zen Paulinekin bere azken urteak.
 
== Kanpo loturak ==
* {{eu}} [http://www.pamiela.org/liburuak/tatx09-behi.html Liburuaren aipamena "Pamiela"ren webgunean]
 
[[Kategoria:1990eko hamarkadako eleberriak]]