Tarasio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Bizitza: barne lotura zuzenketa
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
Tarasio, Konstantinoplan jaio eta hil zen. Maila altuko epaile baten semea, haurtzarotik izan zuen beste familia garrantzitsu batzuekin harremana, azken aitalehena izan zen [[Fozio I.a]]rena kasu. Tarasiok, karrera bat egin zuen administraritza seglarrean, eta idazkari inperiala (''asekretis'') izatera pasa zen. Kargu honetan, [[Ikonodula]]k zein inperioko aginduak betetzea gogoko zituenez, [[Irene Atenaskoa|Irene]] enperatrizak, aitalehen izendatu zuen [[784]]an, garai hartan seglarra zen arren. Baina, ondo hezitako bizantziar oro bezala, [[teologia]]n oso aditua zen. Aitalehen izendatua izateko, Tarasio, korrika eta presaka, apaiz ordenatua izan zen.
 
[[787]]an, [[Nizeako II. Kontzilioakontzilioa]]n parte hartu zuen, [[Bizantzioko eztabaida ikonoklasta|eztabaida ikonoklasta]] ebazteko. Eztabaidek iraun zuten bitartean, zenbait nahaspila sortu ziren. Azkenik, ikonoklasia salatu eta irudien gurtza ofizialki berretsi zen.
 
[[795]]ean, [[Konstantino VI.a]] enperadorea, Mariaz dibortziatu eta Teodotaz ezkondu zen. Tarasiok, [[dibortzio]] hau baimendu zuen, fraideak asaldatu zituena.