Ibarguen-Cachopin kronika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''''Ibarguen-Cachopin kronika''''' izena eman ohi zaio [[García Fernández de Cachopín]] [[Laredo|Laredoko]] [[kronikagile|kronikagilearen]] semeak [[Juan Iñiguez Ibarguen|Juan Iñigez Ibarguen]] bizkaitar eskribauaren eta besteren laguntzarekin [[1558]]-[[1610]] bitartean idatzitako [[kronika]] [[eskuizkribu|eskuizkribatuari]].
 
Egiazko izena ''Crónica General Española y Sumaria de la Casa de Vizcaya, y su antigua fundación y Nobleza'' da. Eskuizkribu ezagun bakarra, denborak, hezetasunak eta bestek aski hondatua, bi artxibotan sakabanaturik dago. Jatorriz 184 koaderno eta hiru liburutan banatuta zegoen, baina egun 70 koaderno baino ez dira ezagutzen, 65 [[Bizkaiko Foru ArtxiboaAgiritegia|Bizkaiko Foru ArtxiboanAgiritegian]] gordeak eta beste bostak Madrilgo [[Espainiako Liburutegi Nazionala|Liburutegi Nazionalean]]. Orotara 1.794 folio, gehienak alde bietatik idatziak.
 
Gaztelaniaz idatzia izan arren, euskarazko eta euskarari buruzko hainbat eduki biltzen ditu: ''[[Leloren kantua]]'', hainbat balada edo balada zati (''[[Arrasateko erreketaren kantuak]]'', ''[[Errodrigo Zaratekoaren kantua]]'', etab.), ''[[Juan Diaoz Harokoaren eresia]]'', ''[[Marti Juanes Labierukoaren hilartitza]]'', ''[[Andramendiko idazkiak]]'', hainbat esaera, esaldi eta beste, gehi [[Euskal hiztegien zerrenda|bi hiztegi labur]], besteak beste.