Ibarguen-Cachopin kronika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''''Ibarguen-Cachopin kronika''''' izena eman ohi zaio [[García Fernández de Cachopín]] [[Laredo|Laredoko]] kronikagilearen semeak [[Juan Iñiguez Ibarguen|Juan Iñigez Ibarguen]] bizkaitar eskribauaren eta besteren laguntzarekin [[1558]]-[[1610]] bitartean idatzitako kronika eskuizkribatuari.
 
Egiazko izena ''Crónica General Española y Sumaria de la Casa de Vizcaya, y su antigua fundación y Nobleza'' da. Eskuizkribu ezagun bakarra, denborak, hezetasunak eta bestek aski hondatua, bi artxibotan sakabanaturik dago. Jatorriz 184 koaderno eta hiru liburutan banatuta zegoen, baina egun 70 koaderno baino ez dira ezagutzen, 65 [[Bizkaiko Foru Artxiboa|Bizkaiko Foru Artxiboan]] gordeak eta beste bostak Madrilgo [[Espainiako Liburutegi Nazionala|Liburutegi Nazionalean]]. Orotara 1.794 folio, gehienak alde bietatik idatziak.